- Denbora: 3 ordu
- Distantzia: 10,43 km
- Zailtasuna: Erraza
DESKRIBAPENA:
- Eskoriatzako Dorleta auzoan bidegorri hartuko dugu Leintz-Gatzagako norabidean.
- Mazmela: Pates Zubia lantegi inguruan rotonda ondotik pasa eta bidea jarraituko dugu. Etxebizitza errenkada berrian inguruan eskumara hartuko dugu eta berehala ezkerretara antzinako trenbidea jarraitzeko.
- Gaztainadi auzunea (Mazmela): Gaztainadi auzunea zeharkatu eta metro batzuk aurrerago Zarimutzeko eremuan sartuko gara.
- Zarimutz: Altamira baserri ondotik pasatuko gara eta zertxobait aurrego Zarimutzeko auzogunera garamatzan errepidea zeharkatu beharko dugu.
- Marin: Pixka bat aurrerago Marinera garamatzan bidea ere zeharkatu beharko dugu. Bidegorrian aurrera jarraituko dugu metro batzuk gehiago autopista parean egon arte. Orduan buelta eman eta bide beretik abiapuntura itzuliko gara.