Udaletxeko zinegotzi errepublikanoa zen, II.errepublikakoa, eta Antzuategi Erdikoa baserrikoa zen. 1937. urteko apirilean 25ean fusilatu zuten. Apirilaren 25ean goizean bisitan joan zitzaizkion frankistak. Irten, eta hantxe bertan kulata kolpeka apurtu zioten burua. Semea eta emaztea atzealdetik irten ziren ihesi.