cabecera_03.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Pedro Antonio Olañeta Markiegi

Pedro Antonio de Olañeta Marquiegui, Kontrabandista izenaz ezaguna (Elgeta (Ubera, garai honetan Ubera Elgetako baitzen), Euskal Herria 1770- Tumusla, Bolivia, 1825eko apirilak 2) Militarrealista.

Bizkaiko familia apal baten semea, 1787. urte inguruan Amerikara joan zen bere gurasoekin. Bere bizilekua Potosi eta Salta inguruan finkatu zuen, merkataritzaran lan eginik eta milizietan sartuz. Bere ogibidea zela eta bere aurkakoak kontrabandista izenordea ipini zioten. Bere merkatal jarduerekin dirutza handia egin zuen, batez ere Peru eta Virreinato del Río de la Plata zehar, Jujuyen Markiegi abizena zuen neska kreol eder batekin ezkonduz eta etxe bat izatera ere heldu zelarik.

 

1810eko Maiatzeko Iraultza gertatzean, lurdun honen jarrera, jadanik buruzagi trazak zituena, dudatsu izan zen, ondoren dena eman zuelarik talde “errealista”-ren alde (hau da, espainaren alde), izan ere, agintari berriek bere botere semi feudalak arriskuan jartzen zituzten. Horrela komandante bezala borrokatu zuen independentista argentinarren kontra Peru Garaian, orduan Olañeta Jose Manuel de Goyeneche generalaren agindupean zegolarik. Jujuy probintzian matxinatuen kontra burutu zituen ekintzengatik nabarmendu zen, gune hau behin baino gehiagotan erasoz eta 1817an hiriburua hartzea lortu zuelarik, Martin Miguel de Güemesek atzera bota zuenerarte.

 

Beranduago koronel izatera heldu zen eta Joaquín de la Pezuelaren agindupean egon zen. Ondoren talde-generalera igo zuen eta 1821ena José de la Serna e Hinojosa erregeorde izateko mesede egin zuen. Bere izaera absolutistak, Españan Fernando VII-aren erregealdian gertatutako iraultza liberalaren kontrakoa, La Sernaren aurka jarri zion eta bere agintarian kontra altxatzeak bere burua aldare eta tronuan defendatzaile bakartzat bezala autoizendatzea ekarri zuen eta 1824ko urtarrilaren 15ean Olañeta Iraultzari hasiera eman zitzaion, iraultza zapaldua izan zelarik Jerónimo Valdés-en agindupean zegoen erregeordetza peruardarrengatik eta 1824ko agustuaren 17an atzera egin behar izan zuelarik Junín-eko gatazkan Simón Bolibarrek aurrera egin zuenean.

 

Olañeta, Bolívar-rekin harremanetan egon zena, Ayacuchoko gatazkan La Sernako porrota gertatu eta gero, Perú Garaian bizi zen militar talde txiki bat lideratu zuen. Baina gertaera hau bitxikeri bat besterik ez zen izan, izan ere, Amerikako independentzian prozesua geldiezina zen eta 1825ean La Paz jausi eta gero berdina gertatu zen martxoaren 29an Potosí-n, Olañetak bere taldeak bildu zituen tokia. Lau egun beranduago, gogor eusteko saio etsi baten, Tumuslako gatazkan hil zen Olañeta, bertsio batzun arabera bere taldeko gerrari baten eskuetan; beste bertsio batzun arabera gatazkan bere zaldiarekin erroiztu zen. Iberiar Penintsulan epe liberala amaitzeak eta absolutismoaren itzulerak Fernando erregeak Olañeta Río de la Plata-ko erregeorde izendatzea ekarri zuen, izendapen hau jadanik Olañeta hilda zegoela gertatu zelarik erregeak oraindik honen berririk ez baitzuen.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)