- Denbora: Ordu 1
- Distantzia: 6,25 km
- Zailtasuna: Erraza
DESKRIBAPENA:
- Salto-Errota (Angiozar): Angiozarko elizatik, erreka ondotik segi eta 1.500 bat metrora dago. 1949an, “Salto-erreka elkartea” izenaz ekin zion lanari, 20 baserrien ehotze-lanak eginaz. Gaur egun deseginda dago.
- Bolua (Angiozar): Deseginda dago. Angiozarko elizatik goruntz jo eta kilometro batera dago, Angiozar errekaren ertzean.
- Errotabarri (Angiozar): Angiozarko elizaren barrenean, Bolintxo baino 100 metro gorago. 1936an ekin zion lanari, eta 1964an itxi zen. Orain deseginda dago.
- Bolintxo (Angiozar): Aurrekoa baino pixka bat beherago, Bergara alderago. Aintzinako egitura han dago oraindik, baina 1969tik geldituta dago.
- Aldatxarren edo Errotia (Angiozar, Azkuneta): Hasieran Osineta deitu omen zen. Bolintxotik 100 bat metrora.
- Hiruauzo edo Beko-Errota (Angiozar, Errekalde): Bolintxotik 500 bat metro beherago eta Errotiatik 200 metrora. Esaten denez, hasieran argindarra egiten zuen, eta horretarako igara izeneko egurrezko gurpil bat erabiltzen omen zuten, baina 1952an ehotze-lanei ekin zien. Oraindik ere martxan dago nahi duten bazkideentzat.
- Loidi Bolua (Angiozar, Errekalde): Aurrekoaren 88 metrora. 1934ean ireki eta 1952an gelditu zen. Armarridun etxe honek arkitektura aldetik oso interesgarria den egitura dauka.
- Askasibar Bolua (Angiozar, Errekalde): Bere garaian errota izandako baserria. Loidi baserriaren 500 bat metrora.
- Amuskibar (Aldai-Egia): Bergaratik Angiozarrerako bidean, bi kilometrora dago errotaren zurrunba zegoeneko baserria. 200 bat urte izango ditu dirudienez.