cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Martin Abadea

Martin abadearen kondaire ere ahoz-aho dago. Neguko gau ilun eta ekaiztsuetan Martin abadearen txakur zaunka errukariak entzuten dira, ez dakigu Martin hau Larriñoko abade, Leintzeko artziprestea edo Udalako parrokoa izan zen.

Udalako elizan mesa eman zegoen egun batean: bere txakurrak gogor zaunka egiten zeudela entzun zuen, ehizako pieza uxatzean egiten zuten bezala. Ezin izan zen eutsi; bere irrikak bultzatuta, mesa-liburua itxi eta mesa bertan behera utzi, elizatarrak harrituta utziz, eraikin sakratua utzi eta armak eskuan hartuta bere txakurren atzetik joan zen. Ondoko basoko adar artean ezkutatu zen. Ez zitzaion gehiago ikusi; agian denbora gutxira jausitako ekaitz izugarri baten biktima izan zen. Kondairak dioenez, jainkoaren justizia dela eta, Martin abadea inguru hoietan noraezean dabil bere txakurrekin ehizaren atzetik. Artzainak gau isiletan sarritan entzuten dute txakurren zaunka errukariak eta abade ehiztariaren ahotsa.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)