(Bedoña 1907-01-27; Donostia 1933-03-23)
Juan Arana Ezpeleta (Fray Joaquín de Bedoña) "Loramendi" ezizenaz ezaguna zen poeta euskalduna, Bedoñako Mendiburu (Mendibitzu) baserrian jaio zen. Baserri honetako fatxadetako baten oroitzapenezko plaka bat ikusi daiteke.
Euskaraz idazten zuen poeta lirikoa izan zen. Loramendi izengoitiarekin lan poetiko asko idatzi zituen. Bere hilketaren urtean Euskaltzaleen lehenengo poesiako saria lortu zuelarik. Bere lehenengo mesa ospatzeko bezperan hil zen.
1935eko Ekainaren 2an, Euskaltzaindiak merezitako omenaldi bat egin zion ekitaldi handi batean monumentu bat eskainiz, bertan harri zirkular bat eta bere datu pertsonalen inskripzioa euskaraz ikusi zitekeelarik. Oroigarri hau profanatua izan zen espainiako azken gerrate zibilaren ondorioz eta bizilagun batzuei harri zirkularra jasotzea eta Aretxabaletako kartzelan gordetzea bururatu zitzaien. 37 urte beranduago, 1972. urteko Ekainaren 7an eta lehengoak hartzen zuen toki berean, gaur egungo monumentua egin zen, honek motibo nagusi bezala jatorrizko harri zirkularra duelarik.