cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Felix Arantzabal

soinujoleak

Felix Aranzabal soinujolea (Angiozar, Gipuzkoa, 1919ko otsailaren 22a - Eibar, Gipuzkoa, 2006ko martxoaren 4a), ezaguna Angiozarko Itsua izenordearekin, Aguleta baserrian jaio zen, Angiozarren, artean Angiozar Elgetaren esparrutik Bergarara pasatu barik zegoela.

Bere familian beste soinujole batzuk ere bazeuden: Bixente Aranzabal, Patxi Aranzabal, Julian Aranzabal, Joxe Koipe, Fernando Aranzabal eta Peli Aranzabal baina bera izan zen famatuena.

Zazpi neba-arrebaren arteko familia batean hazi zen, eta berak ere, beste bi anaiak bezala, oso gaztetan hasi zen eskusoinua jotzen, ilarabikoa deitzen den tankerakoa. Hamaika urterekin itsu geratu zen istripu baten ondorioz, eta gerra ostean nahiko ospea lortu zuen soinujole moduan, alde batetik goi mailako kontzertuak ematen, eta bestetik herriz herri erromeriatan jotzen, batez ere Debagoienean, Debabarrenean eta Durangaldean. Bertsolariekin ere aritzen zen, Basarri, Uztapide, Zepai, Mitxelena, Xalbador eta Lasarterekin, besteak beste. Ohorezko kide zen Hauspoz Euskal Herriko Soinujoleen elkartean.

ARGAZKIA: Ezkerreko argazkian ondorengo soinujoleak agertzen dira (ezkerretik hasita, Julian Aranzabal, Bixente Aranzabal eta Felix Aranzabal)

HISTORIA

  • 1930 Istripu batean ikusmena galdu zuen, hamaika urte zituela.
  • 1931 Gormutuen eta Itsuen Ikastetxean sartu zen, Deustuan, Bilbon. Han Braille sistema irakurtzen eta idazten ikasi zuen. Baita kultura orokorra, solfeoa, pianoa eta biolina.
  • 1936 Gerra Zibila piztu zenean, Deustuko ikastetxea itxi egin zen, eta Felixek baserrira itzuli behar izan zuen. Hortik aurrera, bere kontura hasi zen tekladun eskusoinua jotzen, lagun batek utzita.
  • 1938 Gerra garaian oraindik, bere lehen emanaldia eskaini zuen Elorrion, erromeria batean, Isaac bere lagun baten soinuarekin. Urte horretan bertan erosi zuen bere lehen akordeoia, Larrinaga-Gerrini markakoa. Hortik aurrera, herriz herri eta auzoz auzo hasi zen jotzen, eta hortik aterako zuen bizimodua.
  • 1941 Aretxabaletak lan kontratu bat eskaini zion, igandero soinua jo zezan herriko plazan, 1944a arte.
  • 1942 Radio San Sebastian eta Radio Bilbao irratietan jo zuen, zuzenean.
  • 1945 Ezkondu egin zen M. Angeles Ugarterekin, eta prestatzen hasi zen akordeoi lehiaketetan parte hartzeko. Urte horretan Errenterian, Hondarribian eta Durangon parte hartu zuen, hurrengoan Durangon eta bi urte geroago Portugaleten, eta denetan irabazi zuen.
  • 1946 Kontzertu bat eman zuen Gasteizko apaizgaitegian, eta, horren harira, Federico Sopeña musika kritikariak goraipatu egin zuen La Gaceta del Norte egunkarian.
  • 1951 Bergara utzi eta Eibarrera joan zen bizitzera emazte eta hiru semeekin. Han akademia bat eratu zuen, non solfeo eta akordeoi eskolak ematen zituen, nahiz eta segitzen zuen kontzertuak ematen eta soinua jotzen herrietan.
  • 1979 Soinua jotzeari utzi, baina segitu zuen eskolak ematen.
  • 1985 Erretiroa hartu zuen.
  • 2004 Hauspoz Euskal Herriko Soinujoleen Elkarteko kide egin zuten Zarautzen, Manuel Yaben, Migel Sagastume eta Enrike Zelaiarekin batera.
  • 2006 Eibarren hil zen, martxoaren 4an.

LANA

Felix Aranzabalek lan handia egin behar izan zuen soinu eta harmonia ikasketak egiteko, itsua baitzen, eta horrek behartzen baitzuen pieza guztiak lehendabizi braille sistemara pasatzera. Hasieran, Angiozarko organistak laguntzen zion langintza horretan, Ismaelek. Geroago, Felixen emazteak hartu zuen ardura hori, M. Angeles Ugartek. Hirurogeiko hamarraldian, Felix Aranzabal hasi zen harmonia eskolak hartzen Vicente Escudero musikariarekin, harik eta titulua lortu zuen arte Donostiako Kontserbatorioan.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)