cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Lizarraga + Uzarraga

Natura ingurune ederra du auzo honek. Etnografia mailan ere interesgarria da: karobiak, errotak, albergak, baseliza, elizbidea...

  • Denbora: 3 ordu
  • Distantzia: 7,76 km
  • Zailtasuna: Erdi mailakoa

DESKRIBAPENA:

  • Antzuola: Kalebarrengo zubitik Lizarraga auzora doan bidea hartuko dugu.

  • Udala (Lizarraga): Karobia dugu bertan ikusgai.

  • Ugartetorre (Lizarraga): XVII. mendeko etxe honek ikusgarria dauka teilatuaren barruko egitura. Zer esanik ez bertako armarri handi eta polita.

  • Larrebarrengo errota (Lizarraga): Aspaldidanik geldik dagoen errota honetatik Aranburu baserria ikus daiteke, harlanduzko bi arkurekin.

  • Laskurain errota (Lizarraga): Gezurra badirudi ere, Euskal Herri mailan desnibel ezberdinetan bi errotape dauzkan errota bakarrenetakoa izan daiteke berau. Sorgin zulo ere deitzen zaio inguru honi.

  • Bizkalatzatik Zumaetetara (Lizarraga): Zumaetazpikoak antzinako etxearen inskripzioa eduki arren Zumaetagañekoa da zaharrena. Garai batean Zumaeta bakarra zen, baina trenbidea egiterakoan mugitu egin zenez, bota eta bi Zumaeta berri eraiki zituzten XIX. mendearen bukaeran.

  • Laskurainandi (Lizarraga): Hementxe hil omen zuten Gipuzkoako azken hartza 1867an.

  • Akinibai eta Akinibaiko errota (Lizarraga): Herriko ura hartzen den tokiarekin batera, eraberritutako errota ere ikus daiteke.

  • Akiñao ezkerraldean lagata, San Martzial ermita (Lizarraga): XIX. mendera arte bertako zaindari Santa Katalina izan arren, harrez gero San Martzial dugu. Nahiz eta interesgarria izan batez ere kanpoko arkitekturarengatik (XVI. mendeko ateburu eta leihoak), ikusgarria da barruko egur lanketa ere (basurde buruak ikus daitezke landuta). Barruan Santiagori eskainitako irudiak ere badaude. Erromesari, “Pikunittako -herriko baserria- eskolaua” esaten diote Antzuolan. Horrez gain, bertako jaietan ateratzen den kofradeen pitxerra ere interesgarria da, nahiz eta berau maiordomoaren etxean gorde.

  • Iturbeandia (Lizarraga): XVIII. mendeko baserri armarridun eder honetan, ateondoan, dirudienez erromesek ekarritako gurutzea zintzilikaturik ikusten da. Gainaldean, berriz, Iturbetxikia.

  • Aranguren (Lizarraga): Etxe azpian, XVI. mendekotzat jo daitezkeen etxearen horma eta ate zorrotza ikus daitezke.

  • Lamarianoak edo Lamaño (Lizarraga): Azpiko baserriak barruan duen teilatu egitura oso bitxia da. Gainekoan, berriz, Uzarragara eramango gaituen antzinako elizbidea ikus daiteke.

  • Lizariturri (Lizarraga): Ingurua ikusi eta gero baserri honen izena nondik nora datorren konturatuko gara. Garai bateko armarriaren kopia egun Donostian dago. Ehun metrora, Zumaetara iritsi aurretik, eskumako bidea hartu eta...

  • Goenaga (Lizarraga): Baserri askotan desagertu diren saeterak ditu upategian. Hemendik Goitia baserrira joango gara, eta beheruntz hartuz Jauregira.

  • Jauregi (Lizarraga): Bertan etxearen atze aldean perratokia dago. Hemen, eskumaldean hasten den bidetik jarraituz...

  • Iraeta (Uzarraga): XVIII. mendearen bukaeran hasi ziren baserri eraikuntzetan arkitekto tituludunak parte hartzen, eta baserri hau diseinatu zuen Alejo de Miranda bergararra izan zen aitzindari.

  • Azkarate (Uzarraga): Atzealdean dago baserri honetako aztarnarik zaharrena: XVI. mendeko ate zorrotz bat. Aurrealdean jarri berria da armarria, bertan bizi baitira oraindik azkaratetarrak. Etxe aurretik pasatzen da Uzarragako elizbidea, eta jarraituz gero bertara eramango gaitu.

  • Lausagarreta (Uzarraga): Bere inguruan bi karobi eder ikus daitezke: bata, lehen Elutsa baserria zenaren inguruan; bestea, Lausagarreta baserriaren azpian. Hemendik, eta Iturriotz baserria inguruan dugula, Antzuolara garamatzan bidea jarraituko dugu.

 

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)