Karapaixoa ogi berezi bat da Euskal Herriko toki konkretu batzutan egiten dena garizuma garaian. Ogi hau, aitabitxiak eta amabitxiak beraien semebitxiei oparitzen die ezkontzen diren egunerarte. Arruntenak forma triangeluarra dauka eta ertz bakoitzean arraultza bat eta erdian txorizoa izaten du.
Debagoienean Karapaixo izenaz ezagutzen da, Garipaua Elgetan eta Mokotza Durangoaldean. Badirudi bere jatorrian "garapaio" deitzen zela eta ohitura hau erromanizazioa baino lehenagokoa dela. Udaberriari ongi etorria emateko egiten zen eta arraultzak bizitza berria ikur ziren.