Landa eremuan aisiaz gozatzeko hainbat aukera daude: jaiak, azokak, etab. hauek hemen aurkituko dituzu, klik batean.
Landaguneen arabera bilatu
Udalerrien arabera bilatu
Parapente egiten da Aitzorrotzetik.
Axtroki inguruan eskalada egiten da.
Maiatzaren lehen igandean, erromeria egiten de Aitzorrotzeko baselizara, Gurutze Santuaren ermitara. Soro eta baserrien bedeinkapena egiten da.
Bolibarreko jaiak irailaren 29an ospatzen dira, San Migel egunean.
Apotzagako jaiak irailaren 29an ospatzen dira, San Migel egunean.
Uztailaren 25ean erromeria ospatzen da Santiago Azurza baselizaren inguruan.
Asentzioko jaiak, Pazkoa-egunetik berrogei egunetara ospatzen da Asentzioko zelaian. Jai hau Gaztetxeak berreskuratu zuen 1995ean. Ospakizunak hurrengo astebukaeran egiten dira.
Arantzetako jaiak otsailaren 3an ospatzen dira, San Blas egunean.
Antzuategiko erromeria abuztuaren 6an ospatzen da. Elgetako Salbador kalean ere ospakizuna egiten da.
Ermuako Piraguismo taldeak Aixolako urtegian entrenatzen du.