cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Nola Iritsi

Nondik: Nora:

Debagoienak komunikazio ona dauka, Gipuzkoako hego-mendebaldean aurkitzen da eta edozein lekura joateko, hainbat garraio publiko erabili ahal dituzu, kotxea, autobusa, trena, taxiak, etab. Atal honetan, eskualdeko errepideen mapa eta Debagoienan existitzen diren garraio publiko desberdinen informazioa aurkituko duzu.


Jarraian, eskualdean sartzeko aukera desberdinen informazio zerrenda aurkezten da:


 

 

Debagoiena eskualdea ondorengo errepideak zeharkatzen dute:


- GI-627: Errepide hau Gasteizetik Maltzagara doa eta eskualdeko ondorengo herrietatik pasatzen da: Leintz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Bergara.
- GI-2632: Bergara eta Elgeta herrialdeak lotzen ditu.
- GI-632: Bergara eta Antzuola herrialdeak lotzen ditu.
- GI-2630: Errepide hau Bergarako Elorregitik Oñatira doa.
- AP-1: Eibar-Gasteiz autopista.


Jarraian eskualdeko herrialdetatik Euskal Herriko hiriburuetara dauden kilometroak laburtzen dituen taula eransten da:


UDALERRIA DONOSTIA GASTEIZ BILBO IRUÑA BAIONA DONIBANE-GARAZI MAULE-LEXTARRE
ANTZUOLA 69 46 66 92* 124 162 208
ARETXABALETA 77 32 74 119** 132 170 216
ARRASATE 70 37 67 126** 125 164 210
BERGARA 61 42 58 97* 116 154 200
ELGETA 66 48 63 105* 121 159 205
ESKORIATZA 75 29 72 118** 130 168 214
LEINTZ-GATZAGA 81 39 78 123** 135 174 220
OÑATI 76 43 73 131** 131 169 216

* Etxegaratetik; ** Gasteizetik


Hauek dira eskualdean lan egiten duten garraio publikoak:


- Pesa
- Lurraldebus


Bestalde, jarraian eskualdeko herrialdeen taxien telefonoak dituen taula bat eransten da:


UDALERRIA TELEFONOA
ANTZUOLA 669 15 65 40 edo 607 31 85 60
ARETXABALETA 943 77 12 64 (zentrala)
ARRASATE 943 79 12 22 (zentrala)
BERGARA 943 76 19 50 (zentrala)
ELGETA -
ESKORIATZA 605 72 71 83 edo 627 47 52 26
LEINTZ-GATZAGA -
OÑATI 943 78 03 65

Edozein momentutan trafikoaren egoera ezagutzeko ondorengo loturan sartu:


- Trafikoaren egoera


Edozein ibilbide egiteko edo konsultatzeko ondorengo loturan sartu:


- Ibilbideak egiteko

 
 

 

Debagoiena eskualdetik gertuen dauden tren geltokiak Zumarragakoa eta Eibarrekoa dira.


Eibarretik pasatzen den trenbideak Bilbo eta Donostia lotzen ditu eta kostaldeko hainbat herrialdetatik pasatzen da. Trenbide hau Euskotren enpresak kudeatzen du.


Zumarragako trenbideak, berriz, Irun eta Brinkola lotzen ditu eta Gipuzkoako barnealdeko hainbat herrialdetatik pasatzen da. Trenbide hau Renfe enpresak kudeatzen du.


Ondoren, aipatutako edozein herrrialdetatik trenbide sarea ireki egiten da helbide ezberdinetara (Iruña, Hendaya etab.)


Informazio gehiago lortzeko aipatutako bi trenbideen web orriak kontsultatu daitezke:


- www.euskotren.es
- www.renfe.com

 
 

 

Debagoieneko eskualdera gertuen dauden aireportuak Donostiako Aireportua, Bilboko Aireportu Internazionala eta Gasteizeko Aireportua dira.


Jarraian aireportu bakoitzaren helbidea eransten da eta kontsultak egiteko hauen web orrialdetara loturak egin dira:


  • - DONOSTIAKO AIREPORTUA
    • Gabarrari Errepidea, z/g
    • 20280 Hondarribia (Gipuzkoa)
    • Telefonoa: 943 66 85 00
    • Faxa: 943 66 85 61


  • - BILBOKO AIREPORTU INTERNAZIONALA
    • Arsua-Erletxes Errepidea
    • 48180 Loiu (Bizkaia)
    • Telefonoa: 905 50 55 05 / 944 86 96 63
    • Faxa: 944 86 93 13
    • Web orria: www.aena-aeropuertos.es 


  • - GASTEIZEKO AIREPORTUA

 
 

 

Debagoienako eskualdean bide berdeen sare zabal bat dago, honek eskualdeko eta inguruko herrialdeak lotzen dituelarik. Bide hauetariko batzuk garai batean trenbideak izan ziren.


Bide hauen inguruko informazio gehiago lortzeko ondorengo lotura kontsultatu daiteke:


- Gipuzkoako Bidegorriak

 

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)