Ikastaro hau iazko Udako Ikastaroetan emandako “Elikadura burujabetza eta Agroekologia” eta udaberrian Eibarko Markeskoako ikastaroen barne emandako izenburu bereko ikastaroaren jarraipena eta osagarria da. Hala ere, ikastaro honetan parte hartzeko ez dago zertan aurreko bi hauetara joan izana, beraz, interesa duen edonori zuzendutako ikastaroa da.
Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da eta ekintza ezberdinak eramango dira aurrera, adibidez: solasaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, bisitak gune ezberdinetara etab.
Ikastaroaren helburuak:
- Elikadura burujabetzaren kontzeptua sakondu eta Euskal Herrian dauden dinamikak aztertzea.
- Unibertsitatea eta baserri munduaren arteko ezagutza eta harremanak sakontzea.
- Baserritar gazteei, unibertsitateko ikasleei zein ikerlariei Elikadura Burujabetzaren ezagupenak eskaintzea.
Informazio gehiago:
- Lekua: Baionako Unibertsitatea, IUT. Baiona
- Data eta ordutegia: Uztailaren 10, 11 eta 12. 09:00tik 12:30tara eta 14:30tik 17:00ra.
- Lotura: ELIKADURA BURUJABETZA ETA AGROEKOLOGIA (II): NEKAZARITZA IRAUNKORREAN SAKONTZEN