cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Arantzazuko Ibilbide Egokitua

Ibilbide honek Arantzazuko Santutegia eta frantziskotarrena den Gomiztegi baserria, Artzain Eskolaren egoitza, elkartzen ditu. Ibildearen zati bat murriztasun funtzionala duten pertsonentzat egokitua dago.

  • Denbora: 1 ordu ta 30 minutu
  • Distantzia: 3,5 km
  • Zailtasuna: Oso Erraza

DESKRIBAPENA:

  • Kurtzipizioa. Arantzazuko aparkalekutik abiatuta Gandiaga Topaguneko goialderantz zuzenduko gara, Milikua taberna ondotik. Ermitaren ondoan dagoen informazio-panelak senalatzen du bere hasiera. Galtzeko arriskurik ez dago, ia bide osoa egurrez egindako hesiaz babestua baitago.

  • Peñakulo baserria. Harkaitzari lotuta, 1860. urtean eraiki zen baserri hau. Egun artegia da.

  • Arantzazu auzoko behatokia. Paisaiaz disfrutatzeko eta atsedena hartzeko prestatu den lehenengo gunea da bera. aurrez aurre Urkila eta Elgea mendizerrak, euren tontorrak haize-errotaz jantziak.

  • Basoa. Metro gutxi batzuk aurrerago paisaia irekia utzi eta baso barrenean sartuko gara. bide ertzean dauden pagomotzak garai bateko ikazkinek utzitako aztarnen lekukoak dira.

  • Gomiztegiko zelaiak. Basoa amaitu eta 200 metrora bidea baitan banatzen da. Ezkerrekoa hartuko dugu. Bidearen bi aldeetan dagoen belardi fina eta goxoa Gomiztegi baserriko artaldea gobernatzeko elikagai garrantzitsua da; horren emaitza da Idiazabal gazta paregabea.

  • Artzain eskola. 90. hamarkadan hasitako proiektu aitzindari honekin, aldi berean, euskal artzaintzaren formazioa eta bizimodua garatzen dira. Era honetan, euskal artzaintza etorkizunari begira jartzen zaio.

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)