Eskola Agenda 21 hezkuntza-komunitateak ikastetxeetako eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta iraunkortasunaren alde lan egiteko hartutako konpromisoa da eta oinarrizko hiru osagai ditu:
- Eskola-ingurunearen kudeaketa iraunkorra eragin: ikastetxeko eta inguruko ingurumenaren iraunkortasunaren azterketa egiten da.
- Curriculumaren berrikuntza: ingurumen hezkuntza indartzen da eta parte hartzeko metodoak aztertu, ingurumen-gaiak sakondu eta ingurumenaren erabilera didaktikoa bideratzen da.
- Komunitatearen parte-hartzea: Tokiko Agenda 21ean parte hartzea bultzatzen da eta herriaren egoera hobetzeko proposamenak udal ordezkariei aurkezten zaizkie.
Jarraian Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak duen Eskolako Agenda 21an informazioan lotura dago: Eskolako Agenda 21