ZER DA TOKIKO AGENDA 21?
- Tokiko Agenda 21 udalerrien eta herritarren bizi kalitatea ziurtatzen duen egitasmoa da.
- Tokiko Agenda 21 garapen iraunkorra lortzeko tresna da, hots, egungo premiak asetzen dituen garapena, etorkizuneko belaunaldiek beren premiak asetzeko izango duten gaitasuna arriskuan jarri gabe.
ZER LORTZEN DUGU TOKIKO AGENDA 21AREKIN?
- Ingurumen-ikuspegia aldagai ekonomiko eta sozialekin lotzea, tokiko helburu eta ekintzetan.
- Herritarrek udalen erabakietan parte hartu ahal izatea.
FASEAK
- ABIAPUNTUA: konpromiso politikoa (Aalborg-eko Gutuna sinatzea)
- I. FASEA: prozesuaren plangintza
- II. FASEA: ingurumen, ekonomia eta gizarte diagnostikoa
- III. FASEA: ekintza planaren diseinua
- IV. FASEA: ekintza planaren gauzatze
- V. FASEA: jarraipena eta kontrola
EZAUGARRIAK
Tokiko Agenda 21ek hiritarren bizi kalitatearen hobetzea du helburu, ondokoak integratuz:
- INGURUMEN IRAUNKORTASUNA: baliabide naturalen biziraupena eta errespetua
- GIZARTE IRAUNKORTASUNA: ekitate edo justizia sozialaren beharra
- EKONOMI IRAUNKORTASUNA: oreka ekonomikoa eta ekoizpen eredu berria
NOLAKOA DA?
- UDAL PROIEKTUA da: udalaren eta udalarentzako proiektua da eta udala da kudeatzen duen organoa.
- HIRITAR PROIEKTUA da: gizarte eta ekonomi eragileen eta hiritarren parte-hartzean oinarritzen da.
- PROZESU IREKIA ETA SORTZAILEA da.
Udal bakoitzak bere estrategia definitzen du ondoko arloen arabera:
- Beharrak
- Baliabide tekniko, operatibo eta ekonomikoak
- Hiritarren parte-hartzearen inplikazio maila
METODOLOGIA ETA URRATSAK
- DIAGNOSTIKOA: tokiko politiken ezarpeneko lehen pausoa Iraunkortasun Diagnostikoa burutzean datza, eta beronen xede nagusia garapen iraunkorrarekiko, inguruarekiko eta kudeaketa sistemarekiko udalerriaren hasierako egoera definitzea da. Ondoren, antzemandako gabezia eta arazoen izaera eta garrantzia zehaztu eta baloratuko dira, arazo eta gabeziei aurre egingo dieten politikak definitu ahal izateko.
- DIAGNOSTIKOTIK EKINTZA PLANERA: diagnostikoa lortzeko buruturiko prozesuaren laburpena da. Bertatik ateratako ondorioak eta hauei loturiko esku-hartze helburuak azaltzen ditu. Helburu hauek Ekintza Planaren oinarria izango dira.
- TOKIKO EKINTZA PLANA: iraunkortasunerako tokiko ekintza planaren egitura ildo estrategikoen definizioan oinarritzen da, hauek baitira planari erantzuna eman nahi dioten helburu estrategikoak. Ildo estrategiko bakoitzak helburu espezifiko batzuk ditu, jarduketa programa moduan adierazita hain zuzen ere. Aipatutako programak ekintza multzo batean gauzatzen dira, eta ekintza horiek definitzerakoan xede dituzten helburu orokorrak eta bereziak (lerroak eta programak), deskribapena, parte hartzen duten entitateak, koste ekonomikoa eta pertsonala, finantziazio iturriak, eta esleitutako lehentasun maila hartzen dira kontuan.
- JARRAIPEN PLANA: Tokiko Agenda 21 prozesuaren jarraipena egiteko diseinaturiko Iraunkortasun Adierazle Sistemaren deskribapena azaltzen du. Sistema honen bidez, Iraunkortasuneranzko Ekintza Planaren garapen maila eta udalerriaren egoera balioztatu ahal izango dira urtez-urte.
INFORMAZIOA, PARTEHARTZEA ETA KOMUNIKAZIOA
Agenda 21 eta partehartzea: Agenda 21en oinarrietako bat parte-hartzaile izatea da. Ezinbestekoa da hiritarrek eta eragileek parte hartzea, informazio kanalak ezartzea eta prozesuaren inguruko alderdi eta xehetasunak komunikatzea. Adibide gisa:
- UDALETAN: parte-hartzea bultzatzeko tresnak hauek izan daitezke:
- Mahai tekniko intersektorialak: mahai hauetako partaideak udal arduradun tekniko eta politikoak, udal gaindiko erakunde pribatu eta publikoen ordezkariak eta herriko gizarte eragileen ordezkariak izan daitezke; mahaien helburua egitasmoaren fase bakoitzean ikuspuntu “tekniko” batetik iraunkortasunarekin zerikusirik daukaten gaiak aztertzea da.
- Herritarrek parte-hartzeko foroak: bilera hauetan parte-hartzera herritar guztiak deituak izan daitezke bere iritziak eta ikuspuntuak ezagutzeko eta kontutan hartzeko prozesuko fase bakoitzeko erabakiak hartzerakoan.
- ESKUALDEAN: partaidetza bultzatzeko garatu ahal diren lerroak hauek dira:
- Informazio/komunikazio kanalak ezartzea.
- Iraunkortasunerako telefonoa: honen bidez iraunkortasunaren prozesuarekin edozein galdera entzun eta erantzuten da.
- Informazio/sentsibilizazio ekintzak: herritarren kontzientzia sendotzeko eta honen bidez parte-hartze prozesua laguntzeko eta bultzatzeko, adibidez, iraunkortasunaren buruz argazki lehiaketa antolatuz, aldizkari informatibo bat sortuz, prentsa oharrak edo artikuluak komunikabideetan argituz, etab.
TOKIKO AGENDA 21 ESKUALDEKO UDALERRIETAN
Debagoiena eskualdeko udalerri denek dute Tokiko Agenda 21a. Udalerri batzuek beraien Tokiko Agenda 21a sarean txintxilikatu dute. Jarraian Tokiko Agenda 21 sarean dutenen lotura aurkitzen da:
- Antzuola
- Aretxabaleta - Sarean dauka Tokiko Agenda 21a - Aretxabaletako Tokiko Agenda 21
- Arrasate - Sarean dauka Tokiko Agenda 21a - Arrasateko Tokiko Agenda 21
- Bergara
- Elgeta - Sarean dauka Tokiko Agenda 21a - Elgetako Tokiko Agenda 21
- Eskoriatza
- Leintz-Gatzaga
- Oñati
DEBAGOIENAKO MANKOMUNITATEA ETA TOKIKO AGENDA 21
Gure eskualdean Tokiko Agenda 21an aurrera ateratzeko UDALTALDE 21 DEBAGOIENA lan-taldea sortzen da eta udalerrien arteko koordinazioa egiten da.
Jarraian Debagoiena Mankomunitateko Tokiko Agenda 21era lotura dago: Debagoiena Mankomunitatea Tokiko Agenda 21
UDAL SAREA 21
Gainera, UDALSAREA 21, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea ere sortu da. Euskal udalerrietako Tokiko Agenda 21ak dinamizatzen dituen koordinazio eta kooperazio foroa da, eta ekintza planak betearaztea sustatzen du.
Jarraian UDALSAREA 21era lotura dago: UDALSAREA 21