Kontutan izan behar da izapideak internetetik egin ahal izateko erabiltzailea autentifikatu egin behar dela, datuak babesteko eta pribatasuna bermatzeko. Bi aukera daude autentifikazio hau lortzeko:
- Erabiltzaile kodea eta pasahitza lortzea. Hau izapidea egin nahi den erakundean eskatu behar da. Eskaera hau internetetik edo erakundean bertan egin daiteke. Internetetik egiteko ondorengo loturan sartu: erabiltazile kodea eta pasahitza eskatu.
- IZENPEK luzaturiko ONA txartela, herritarren txartela, Osakidetzako txartel digitala edo Barne Ministeritzak luzaturiko NAN elektronikoa edukiz gero, ez dago erabiltzaile kodea eta pasahitza eskaera egin beharrik. Zuzenean sar daiteke edozein ordenagailutik, baina horretarako, ordenagailua egokitua egon beharko da txartela irakurtzeko (alegia, txartel irakurgailua instalatua eduki beharko du). Txartela txartel-irakurgailuan sartu eta ondoren, txartelaren irudiaren gainean klik egin behar da eta txartela etaratzean jasotako pasahitza sartu.
Kontutan izan beharko duzu txartel digitalek iraungipen data bat izango dutela, eta data hori pasata egotekotan, berriztu egin beharko duzula. Gainera, normalean ordenagailuan programatxo bat instalatu beharko duzu txartela erabili ahal izateko. Programa hori lortzeko ondorengo loturan sartu:
- NAN elektronikorako softwarea
- Identifikazio daturik sartu gabe:
- Lan-bizitzaren txostena
- Langilee kotizazio egoeraren edo zorren inguruko txostena
- Zuk-zeuk: erretiro-pentsioaren autokalkulurako programa
- Europar Osasun txartelaren eskakizuna (TSE)
- Etab (web orrira lotura)
- Identifikazio datuak sartuta:
- Helbide aldaketa eskaera
- Norbere konturako nekazaritzako jardueren egiaztapena
- Kotizazio-oinarrien aldaketa-eskaera (Autonomoak)
- Amatasuna eta aitatasuna (TESOL)
- Etab (web orrira lotura)