cabecera_03.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Eudel

Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) 1982. urtean eratu zen, udal-autonomia defendatzeko eta tokiko interesak beste erakunde batzuen aurrean politikoki ordezkatzeko helburuarekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko ia Udal guztiek parte hartzen dute EUDELen. Horrez gain, Nafarroako Foru Erkidegoko zenbait Udal eta Trebiñoko Konderriko Udalak ere erakundeko kideak dira.

Hogei urte baino gehiago daramatza EUDELek lanean eta denbora horretan guztian euskal udalgintzaren erreferente bilakatu da. Horrela, Euskal Udalen Elkartea gainerako erakundeekin politika publikoen inguruko koordinazioa eta adostasuna sustatzeko eragile egokia bihurtu da.

EUDELeko azpiegitura "sareen sarea" egituran oinarrituta dago. Hau da, eremu autonomikoko sareak bere barnean tokiko sareak jasotzen ditu. Horregatik, euskal Udalen adin nagusitsuna defendatzen duen erakunde autonomikoa bihurtu da.

Euskal Udalen Erakundea kontziente da Tokiko Udalek hiria egiten dutela. Horregatik, zerbitzuak trukatzeko esparrua izan beharrean, hainbat funtzio betetzeko aktibo bezala eratu da. Zentzu horretan, akordio politikoak lortzeko EUDELek duen gaitasuna nabarmendu beharra dago.

Gainera, Euskal Udalen Erakundea elkarte autonomoa da, eta horri esker, barne mailan irizpide propioa dauka eta nazioarte mailan, aldiz, onartutako proiekzioa.

Bulego nagusia Bilbon dago kokatuta:

EUDEL, Euskadiko Udalen Elkartea
Ensantxe Plaza, 5-1º
48009 Bilbo (Bizkaia)
Tlfnoa: 94 423 15 00
Faxa: 94 424 39 47
Web orria: www.eudel.net

dirulaguntzak_NAA

izapideak_naa

5

3

1

7

EHAAGAO

1

ordainketa-online

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)