cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Elgeta

Gipuzkoako lurralde historikoko Mendebaldean kokatua, Elgeta Bizkaiko mugan dago. Bere kokaleku garaia (Gipuzkoako hirugarren udalerri altuena) dela eta, Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetako eta Udalatx edo Udalaitz (1.117 m) eta Anbotoko (1.331 m) ikuspegi zabala dauka.

Udalerri hau beti egon da oso lotuta mendizaletasunari. Izan ere, 1924an bertan sortu zen Euskal Mendizale Federazioa.

Elgeta helmuga bikaina da natura maite dutenentzat, izan ere mendi-ibiliak egiteko ibilbide ugari ditu. Bidean, gainera, herriko lekurik esanguratsuenak bisitatu daitezke. Asentzio ermita eta bere inguruan dagoen parkea bisitatzea plan aparta da udako egun bat igarotzeko, izan ere, Udalatxeko eta Elgetako ikuspegi paregabea eskaintzeaz gain, askaldegi bat eta umeentzako parke bat ditu. Udalerriko herrigunean sartuz gero, bere eraikuntzetan Erdi Aroko kutsua eta Gerra Zibilaren ondorioz jasandako eraldaketak ikusiko ditugu, izan ere, kokapen estrategikoa dela eta, Elgetak eraso eta bonbardaketa ugari jasan zituen Gerra Zibilean. San Roke kalea eraikin historikoek osatzen dute, Erdi Aroko lekuko direnak. Jasokundeko Andre Mariaren parrokia-eliza, XIV. mendekoa, nagusitzen da kale honetan. Elgetako beste irudi adierazgarrienetako bat Aldundiko etxea da, Elorrioko bidera sartzeko arku bat duena.

Elgetako aberastasun historiko eta kulturala Pablo Uranga margolari ospetsuaren ibilbideak ere markatu du, bere haurtzaroko lehen urteetan Gasteizen bizi ostean, Debagoienako udalerri txiki honetara etorri zena. Bere omenez eraikitako iturri batek gogoratzen du.

Hurrengo Ekintzak:

 

Bizkaiko mugan lekuturik dagoen ertaroko hiribildua da, Bergarak Elorriorekin bat egiten duen errepidean. Badira bertarainoko errepideak Eibar, Arrasate eta Angiozartik. Azkeneko hau, Ubera eta Oxirondorekin batean, Elgetako udalerriaren atal izan da. Oxirondo, hurbiltasuna zela eta, Bergarari uztartu zitzaion erdi aroan eta gaur egun bertako hirigunean barne-harturik dago. Ubera eta Angiozarrek bide bera urratu dute mende honetan.

1375ean sortu zen herria Alfonso Xl.aren erabakiz. Honekin, Gipuzkoako lurraldearen mugak sendotu nahi zituen bizkaitarren erasoaldien aurrean. Hautatu zen kokagunea Maia izen adierazgarriarekin ezagutzen zen. Goigune batean zutitzen da, ez oso babesean baina baldintza estrategiko ezin hobeak ditu. Halaz ere, herriak goigunean eremurik lauena hartzen du.

Hastapenean aurrez-aurreko bi kale eta oinplano angeluzuzeneko barruti hesitua, zegozkien sarrera-ateekin, baizik ez zituen. Auzuneak herrirako sarrera-bide inguruetan barreiatu ziren. XVI. menderako harresiz kanpoko hazkuntza jatorrizko gunearen adinakoa zen.

Gipuzkoako ertaroko hiribildu guztietan usu zen bezalaxe, herria sortu ondoko aldian egurrezko eraikuntzak izan ziren buru, hesiak eta Parroki-eliza salbu. Eliza herriaren muturretako batean lekutzen zen, harresi ondoan eta zituen ezaugarriekin hiribarrutia babesten zuen. XVI. mendetik aurrera ekingo zaio harrizko eraikuntzak egiteari.

Azkeneko gerrate zibilean, gudataldea hilabeteetan egon zen bertan lekutua. Elgetak hainbat erasoaldi eta bonbardaketa pairatu zituen, udalerriko eraikuntza ugari erabat suntsiturik geratu zirelarik. Gerora, beste hiri-plangintza bat burutu zen eta Elizaren eta Bergara eta Elorriorako errepidearen arteko saila egituraketa berria emanez berritu zen, egungo Mendizaleen Plaza eta Andra Mari Plaza sortuaz, Udaletxe inguruan daudenak.

Herritarrak burni-artesautzaren garapenean nagusitu dira. Errenazimendurako jadanik bazen errementariak biltzen zituen auzune bat; Elorrio eta Kanpanzar alderako irtera inguruetan lekutzen zen, bide horiek bertatik igarotzeak zekartzan merkataritza abantailetaz baliatuaz. Egoera hau somatzen da herri-historiaren beste zenbait alderditan ere, bai bidaiariei eman ohi zitzaizkien zerbitzuetan bai muga-ihardueren bitartez.

 
 

Elgetako hiriguneak bi arpegitako itxura erakusten du, ertaroko tajuketatik eratorria bata, eta Gerrate zibilaren ondorioek eragindakoa bestea.

Udaletxea oinplano laukizuzeneko eraikina da, duela gutxi eraikitakoa. Garaiera: bi solairu eta behekoa. Fatxada nagusiaren zabalera osoa hartzen duen arkupea, kareharri landuzko sei zutaberen gainean. Burdin urtuz egindako balkoi jarraitua fatxadaren alde batetik bestera lehen solairuan. Herriko armarria dauka eraikinaren buru, teilatu hegalaren lerroaren gainetik.

elizaUdaletxea

 
 

San Roke kalea, lehengo "Kalegoen", Elgetaren tradiziozko itxuraren herri-kale ordezkagarritzat har daiteke. Bi etxe-hilada ditu. Kanpo aldean dagoenak, atzekaldean Postigo kalea izena hartzen du.

Magdalena kantoiarekin egiten den bidegurutzetik aurrera, kaleko eraikuntzarik interesgarrienen saila hasten da, zenbaki pareetara mugaten dena. Besteak beste, 6. zbk.koa dugu aipagarri, XIII. mendeko eredu bikaina, 36 zbk.duna, XVII. Mendekoadena eta 14. zenbakia.

6162                                         6. zenbakia                                            36. zenbakia                         14. zenbakia

Jasokundeko Andra Mariaren Parrokia-Eliza kaleak biltzen duen testigantzarik nagusiena da. 1377az geroztik agirietan jasoa azaltzen da baina XVI. mendean ekingo zaie handitze lanei, mendebatetik gorako iraupena izan zutenak. Elizak hiru ataletan banatutako nabe bakarra du, gurutzeriazko gangek estaltzen dutela. Korua egurrezkoa da. Sortu zeneko garaikoak kanpoko hormen behe aldean kokatutako hainbat leihotzar ditu. Barruan Santiagoren erretaula, eragin manieristak jaso dituen Errenazimenduko obra handia eta aldare nagusiko erretaula barrokoa nagusitzen dira. 1604ekoa da. Urreztaketa lana mendebete beranduago egin zitzaion. Elkarteko panteoi-hilobiaren zorua ere gorde da, familien hilobiak mugatuak eta zenbakiz bereiziak daudela.

elizaEliza

San Roke kaleko etxe hilada trinkoaz gain, badira etxe arkitekturaren bestelako eredu jakingarriak, hirigunearen gunerik goitituenean lekutzen direnak. Gaur egun oso sakabanaturik daude, bonbardaketek eragindako suntsiketaren ondorio. Orain gutxi arte etxe sail zabal samarretan kokaturik zeuden eta ertaroan izandako hiri egituraketa irudikatzen zuten.

Hiri-plano egituratua jarraiki eraiki zen ertaroko barrutia izan ezik, gainerako etxe sailak, auzoak, auzuneak e.a. herria inguruko lurraldeekin uztartzen zuen errepideari loturik sortuko dira.

 
 

XIX. mendean egungo errepideak ordezkatu zuen Bergararako errepide zaharrak oraindik bizirik dirau Magdalena kalea edo Maala izenarekin. San Roke kalearen buruan urratzen da eta Urrupain dorrearen parean bat egiten du errepide nagusiarekin, malda biziko mendi-hegalak zeharkatuaz, gurdi eta gainerako ibilgailuen joan etorrirako bide ikaragarri zailak suertatu ohi zirelarik. Kalearen izenak herriko ospitale zaharraren tradizioa jasotzen du, baseliza baizik geratzen ez dela.

Urrupain Dorretxea, Abidrio Etxea izenez ere ezaguna, herrian balio artistikorik handieneko etxe zibila dela esan daiteke. 1564ean eraiki zuten eta portada errenazentistari eutsi dio. Aipaturiko bidearen bazterrean lekutzen da eta honenbestez, egungo bideak lehenagoko Errege Bidea fosildu duela erator daiteke. Egoera hau arindu egingo da hein batean, tradiziozko bideari lotutako zenbait testigantza erlijiosoren kokapena dela eta.

elizaUrrunpain

 
 

Salbador kalea luso edo Goiko auzunearekin erlazionaturik dago eta XVI. mendeko agirietan jasoa dago. Ertaroko herriaren mugetatik Kanpanzar eta Angiozarreko irteretaraino hedatzen zen.

Auzunearen tradiziozko imajina Kanpanzar alderako sarreran biltzen da. Bi edo hiru solairutako eraikuntza xumeek osatzen dute, batzutan fatxadan harlanduzko elementuak dituztenak.

Hirigunetik gertuen dagoen eremuan, Banku Oker plaza izan zen tokian, zenbait eraikuntza adierazgarriri eutsi zaio: Ostatu Txikia, Posada, Torrezar gerra ondoren oso aldatua, edota Gebara, 1868an eraikia. Hauez gain, Diputazioaren Etxea gailentzen da, mende honetakoa. Eraikuntza hau, Elorriorako errepidearen sarreraarkua ezaugarri duela, hirigunearen irudizko itxuraren atal izatera aldatu da.

6162                      Torrezar                                            Gebara                                      Diputazioaren Etxea

 
 

Eibarrerako errepidea zabaltzea gertakari berri samarra da Elgetaren historian. Joan den mendean zabaldu zen eta ordura arte, gurdiekin Eibarra joan nahi izanez gero Bergarako bidetik bueltan egitera beharturik zeuden. Mendi edo zaldibideak berriz, antzinatik ezagutzen dira. Honexegatik, Eibar alderako irterak ez du hazkuntza lineala izan, beste muturreko luso auzuneak (Salbador kaleak) izan duenaren antzera, bakanka lekutzen diren baserriek ezaugarritzen dutelarik. San Roke baseliza gaur egun hilerriko kapera dena izan da eremu honi nortasuna eman diona.

elizaSan Roke

 
 

Jarraian Elgetan dauden hainbat zerbitzuen informazioa eransten da:

 

BOLATOKIA TABERNA
Artekale, 2
Telefonoa: 943 76 82 84

 

HAIZEA TABERNA
Salbador, 5
Telefonoa: 943 76 82 56

 

IÑAKI (ZELETA) TABERNA
San Roke, 2
Telefonoa: 943 76 82 83

 

OSTATU TABERNA
Gudarien bidea, 4
Telefonoa: 943 76 80 23

 

PATXI TABERNA
Salbador, 3
Telefonoa: 943 78 82 85


 

ESPALOIA KAFE ANTZOKIA JATETXEA
Maala, 4
Telefonoa: 943 78 90 85
Web orria: www.espaloia.com


 

MAIALDE LANDAETXEA
San Roke, 26
Telefonoa: 943 78 91 07
Web orria: www.casaruralmaialde.com

 

Elgetako Udala

Helbidea: Mendizaleen Enparantza 1
20.690 Elgeta (Gipuzkoa)   
Telefonoa: 943 76 80 22

www.elgeta.org

Eguraldia

Abendua 2024
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)