Bergarako ekialdeko muturrean dago Elosua, zati bat Azkoitiako lurretan ere kokatzen da. Bertara heltzeko Gorlarako bidea hartu eta Gorla pasatu ondoren eskuinaldera hartu behar da. Bidetik ere ikusten den auzune horretan daude etxerik gehienak, bidearen azpialdean; goialdea Azkoitia herrikoa da. Gaur egun Elosuak 50 baserri ditu mendian eta auzunean sakabanatuta.
Oso ezaguna izan da, hango kanposantuan egiten ziren erreketak zirela eta, auzokoak ezezik kanpokoak ere eramaten baitzituzten, Aizpurutxoko baserrietakoak adibidez. Hilkutxa gainean zutela egin beharreko bidea hain luzea zenez, eliza ondoan dagoen harri handi batean hilkutxa utzi eta elizara sartu aurretik atsedentxo bat hartzen omen zuten.
1202an babeserako Gaztelua ere ba omen zen Elosuan. Geroago, Gipuzkoako beste guztiak bezalaxe, Alfonso VIll.ari eman zitzaion. Oraindik ere han daude Gazteluaren aztarnak. Bere harriak San Andres eliza egiteko erabili ziren.
1794ean Elosuarrak Loiolakoekin elkartu ziren, Azkoitia aldetik frantsesen kontra egiteko. Plaentziko Armen Errege Lantegitik atera omen zituzten armak.
Industrializazio garaian jendeak aldegiten zuela ikusi, eta auzoa hustuko ote zen beldurrarekin, auzokide guztiak elkartu, eta komunikabideak eta ingurua hobetzeari ekin zioten. Auzo guztiak parte hartzen duen lan modalitate honi auzolana deritzo. Gaur egun ere ermitaren arkupeetan elkartzen dira zein lan egin behar den jakin eta eguna eta ordua zehazteko. Auzolanera familia bakoitzeko lagun bat joaten da normalean.
Eskola ere halaxe eraiki zuten orain dela 46 urte, biderik ez, eta mendian zehar harriak ekarri behar zituzten garaian. Bidea egin eta denbora gutxira itxi zuten eskola. Ondoren istilu ugari izan zituzten Udaletxearekin, eskolaren jabetza kendu nahi baitzien, baina azkenean, orain dela 14 urte, lortu zuten eskola bere eskutan mantentzea, eta Elkartea sortu zuten. Familia guztiak daukate giltza, eta urtero aldatzen dute Batzordea.
Zaharrenek diotenez, kantina eta Letanietako Gurutzearen ondoan, San Adrianen omenez eraikitako ermita ere ba omen zen, baina desagertuta dago.
Ekintzik gabe |
(*) Asterisko batekin markatuta dauden eremu guztiak bete beharrekoak dira.
Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, inprimaki honen bidez lortutako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugu. Fitxategi horren arduraduna DEBA GARAIA ELKARTEA da eta helburua zure bezero berri-eskakizunari alta ematea da eta horrez geroztik harreman komertziala hasi eta zure kontsultak eta iradokizunen ardura hartzea. Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko edota aurkarazteko eskubidea baliatu nahi izanez gero, honako helbide honetara jo idatzi baten bidez URTEAGA 21, 20570 BERGARA (GIPUZKOA).
Aurkakorik adierazten ez badiguzu, orduan ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta zure baimena dugula aipatutako helburuak lortzeko erabiltzeko.
Datuen bidalketak honako klausula onartzea dakar.