LANDA EREMUA | EKOIZLEA |
IRIMO BARRENA | LAPATZA BASERRIA |
IRIMO GOENA | PIKUNIETA BASERRIA |
LIZARRAGA | UGARTETORRE BASERRIA |
UZARRAGA | BIDAURRE BASERRIA |
Debagoiena eskualdeko herria, Antzuolak Hiribildu titulua 1618an lortu zuen, hiru mendez alboko Bergarari atxikita egon ostean.
Antzuolako historia historiaurrean hasten da, izan ere ezagutzen diren aztarna zaharrenak eneolitikoak dira. Geroago, 920an, Baldejunkerako (Nafarroa) borrokaldia izan zen, non antzuolatarren konpainia batek mairuak garaitu zituen. Ekintza gogoangarri hori urtero ospatzen da "Mairuaren Alardearekin", uztailaren hirugarren astean ospatzen dena Antzuolako zaindariaren jaietan.
Udaletxeak eta Errukizko Amaren parrokia-eliza neoklasikoak osatzen dute gaur egun herriaren erdialdea. Eraikin hauekin batera, Antiguako ermita dago. Uzarraga auzoan, San Joan Bataiatzailearen eliza dago, hiribilduaren jatorrizko parrokia. Hau izan zen antzina Antzuolako erdialdea, han bizi baitziren herriko biztanle gehienak. Alabaina, denboraren poderioz, leku hau komunikazio bide nagusietatik kanpo geratu zen. Kanpoaldean, Santa Ageda baseliza topatuko dugu, eta bertatik ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izango dugu.
Al Abe 23 Olentzero |
Or Mar 28 Aste Santua |
Deba Garaia LGE
Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)