cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Eguarbitza (Larragibel + Egotxeaga)

Elgetatik Eguarbitza mendira igoko gara.

  • Denbora: 4 ordu
  • Distantzia: 7,19 km
  • Zailtasuna: Erdi mailakoa

DESKRIBAPENA:

  • Eguzkitza (Larragibel): Elgetatik Eibarrera doan eskualde-errepidea hartuko dugu. Larragibel bidegurutzea pasatu ondoren, metro gutxira, beste bidegurutze batera helduko gara. Bertatik Eguzkitza baserrira helduko gara.

  • Baserri inguran hasten den bidezidor bat hartuko dugu. Bidezidor honek mendi-hegalean gora egiten du, besteak beste, Bergarako bailara, Irimo mendia, hondoan Aralar mendizerra, Aizkorri mendizerra eta abar erakusten dituelarik. Horrela Lepasolora (Egotxeaga) helduko gara, eta aurrezko pista jarraituko dugu, pinu eta alertze artean. Orduan Egotxeaga auzoan bukatzen den errepidea zeharkatu eta lurrezko pista bat hartuko dugu; bertan gora eginez, orain etxola bihurtuta dagoen zurezko lehortegia aurkituko dugu.

  • Metro gutxi batzuk aurrerago, pinu, izei, gaztainondo, haritz eta abarren haztegi bat agertuko zaigu ezkerretara. Aurrera jota eta malda txiki bat igo eta gero, Eguarbitzaren barrenera ailegatuko gara. Hemen, untzi-gilaren formako kare-harkaitzaren hegalean, gaur egun elkarte-funtzioak betetzen dituen ardientzako txabola bat dago eta baita landa txiki bat ere, atseden hartzeko oso aproposa.

  • Mendi-puntara igo nahi badugu, mendiaren iparraldeko bidexka hartu behar dugu, hau da, txabolaren atzetik eta eskuinetik doana. Kontu pixka batekin eta oinetako egokiekin hamar-hamabost minutuan goian egongo gara. Bertatik ikusten dena paregabea da eta, edozein aldetara begiratuta ere, gure inguruko mendirik esanguratsuenak ikusiko ditugu eta, eguraldiak lagunduta, baita itsasoa ere.

  • Hegoaldera behera eginez, txabolara iritsiko gara berriro ere, igoeran hartutako maldak jaisten Elgetara helduz. Baina tontorrera eraman gaituen pista jarraituz eta mendian beste aldera jaitsiz, berehala asfaltatutako errepidera heldu gara. Pistan ezkerraldera hartzen badugu, Egotxeagan kokatzen den baserri multzo batera iritsiko dira. Egotxeaga II baserria pasa eta gero igoeran hartutako bidearekin egingo dugu topo. Igoeran hartutako maldak jaistean Elgetara helduko gara.
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)