cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

PR-GI 95 (Antzuategi + Arrota + Asentzio + Isusigarra)

Intxorta eta Gazteluaitz tontorrak eta Asentzio ermita gune nagusitzat dituen ibilbide honetatik, Bizkaiko eta Gipuzkoako mendiak izango ditugi ikusgai: Udalatx, Anboto, Urkiola, etab. Aipatzekoa da bertako landaretza, batez ere, pagadiak.

  • Denbora: 2 ordu
  • Distantzia: 5,79 km
  • Zailtasuna: Erdi mailakoa

DESKRIBAPENA:

  • Elgeta: Elgetatik irten eta Arrasateko bidea (Gi-2639) hartuko dugu. Etxeak amaitzen direnean San Salbador ermitarantz doan zementozko pistatik jarraitu beharko dugu.

  • San Salvador ermita (Antzuategi): Ermita baino zertxobait lehenago eskuin aldera doan pista hartuko dugu, eta bide honek Antzuategi baserrira eta uren biltokiraino eramango gaitu.

  • Intxorta (Antzuategi): Ur biltokian zementozko pista amaitzen da, eta beraz, lurrezko pistatik jarraitu beharko dugu. Pagadi txiki baten ingurutik igaro eta errekatxo bat zeharkatu ondoren, pinadi baten ondotik jarraituko dugu Intxorta mendiko ipar magala inguratuz, zuhaitz tarteko argi une batera jo arte. Hemen, bideak GR-121 eta GR-123 bideekin bat egiten du.

  • Gazteluaitz (Arrota): Intxorta eta Gazteluaitz tontorrak inguratuta eta beherantz doan lurrezko bidea jarraituz GI-2639 errepidera iritsiko gara.

  • Asentzio ermita (Asentzio): Errepidera iritsita, bertatik jarraituko dugu Asentzio ermitarantz. Arrota Gaineko baserriaren albotik igaro ondoren, bidegurutze baten Angiozarrera doan errepidea hartu eta berehala ezkerretara dagoen beste bide bat hartuko dugu Asentzioko ermitara iristeko.

  • Isusigarra: Asentzioko aintzira ondotik beherantz, Bergara alderantz doan pistatik jarraitzen badugu, Udaixa baserria aurkituko dugu; eta bertatik hurbil, pinadi batean, Miravalles baserria. Aurrerago Olatza baserria; eta, azkenik, bideari jarraituz, ibilbidearen hasierako puntura helduko gara

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)