Oinplano lauangeluarra, bi isurialdeko teilatua eta harlangaitzezko eta harlanduzko hormak ditu. Antzinako egitura galdu egin du: lehen baserrian sartzeko erabiltzen zuten arku zorrotzeko ate dobeladuna ia itsu dago. Fatxada batean leiho bikoitz interesgarria dago, eta arku zorrotzeko beste bat ere bai.