cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Eduegi Baserria

Aldai Egiako 11. zenbakian dago eta sarrera Angiozarrera iritsi baino lehen eta Amuskibar baserria igaro ondoren dagoen bide batetik dauka, Bergara-Angiozar errepidean ezkerrerantz igotzen dena.

Baserria mendi-hegalaren erdialdean dago. Familibakarreko eraikin isolatua da, oin laukidunekoa eta bi isurialdeko teilatua daukana, fatxada nagusiarekiko galdur perpendikular batekin. Harlangaitzak, harlanduak (izkinetan) eta baoak ditu. Bi solairu eta eraikinaren eskuinaldean soto-upelategia dauzka, eraikina eraikita dagoen lurraren desoreka profitatuz.

Fatxada nagusia HEra norabideturik dago eta egitura asimetrikoko erdi puntuko bi arku ditu inposta baten gainean buelta eman eta baserriaren bebarru zabalera zuzentzen dutenak. Eskuinaldean, sukaldea dagoen lekuan, hirugarren arku bat ere badago, itsututa. Fatxada horretan hainbat tamainatako harlanduzko azpadura duten 6 leiho daude. Eskuinaldean, beheko solairuan, dinteldatutako ardandegiko sarrera dago, eta bigarren eta hirugarren arkuaren artean dagoen zutabeen arteko erdiko lerroaren gainean, Eduegiko armarria, eraikinaren ardatzarekiko deszentraturik.

Eskuinaldeko fatxadak, ardandegian, honako elementu hauek ditu: gezileiho formako aireztapeneko bi zulo , azpadura duen leiho laukidun txiki bat eta barlasai molduratutako eta banaketa simetrikoko 3 bao. Bao zentrala antepetxadun balkoia da. Atzealdeko paretan, behealdean, leiho txiki batzuk irekitzen dira, sotoa eta ikuiluan argia sar dadin. Fatxada horretan, goialdean, arku zorrotzeko leiho txikitxo bat dago, apareju gotikoko orma zati batean. Baserriaren ezkerraldeko fatxadan ganbararantz doan sarrera dago, desoreka profitatuz, bi isurialdeko teilatua daukan zeharkako eranskin modura.

Baserriko teilatua asimetrikoa da eta ezkerraldeko isurialdea eskuinaldekoa baino handiagoa, erreten-teilaz estalirik. Baserriak, fatxada nagusian zein ezkerraldeko paretetan, harrizko mentsulako hainbat hilera dauzka.

Eduegi Deba Garaiko XVI. mendeko baserri-dolaren bilakaeraren eta egokitzapenaren adibide bikaina dugu. Gotiko-berpizkunde garaiko baserri mota bat da, Gipuzkoako eremu geografiko honetara mugatua dagoena (Deba Goiena eta Urola Garaia). Baserria mendi-hegaleko erdialdean kokatzeak suposatzen duen desoreka soto eta biltegi modura erabiltzeko erdi-sotoa profitatzea du ezaugarri. Horren ondorioz, goialdean altxaturikoa asimetrikoa da eta aldeko paretak altuera desberdinekoak. Su-hesiak eraikinaren oina bi hormatetan banatzen du eta baxuan ukuilua eta etxebizitza. Su-hesian pasabide batek bi aldeak komunikatzen ditu, kasu honetan XVI. mendeko forjazko atea mantentzen duena. Logeletako leihoak eskartzano moduan barnealdera irekitzen dira eta ¦eserlekuzko baoak¦ dira, zuloen aldeetan enpotratutako eserlekuak dituztenak.

Egitura-sistema inguruko zama-paretetan eta ukuilutik teilatuko armazoiraino doan zutoinen sisteman datza. Narriadura ekiditearren zutoinak obrako poialetan apoiatzen dira eta jabaloien bitartez lehen solairuko habe maisu horizontalak eta teilatuko gapirioak eta tiranteak sostengatzen ditu. Baserri-dolare horietan egitura-sistema hori baserriak zituen funtzioetara egokitua zegoen, eta bere zutoin-eskeletoaren barne dolare-zutoinak zeuden, Eduegi baserriaren kasuan ikus daitekeen bezalaxe. Barroko Aroan eraikina eraberritu egin zen eta baserri zaharrari arkupedun zatia atxiki zitzaion. Horrek, fatxadan dagoen armarriarekin batera prestutasun dotorea emateaz gain trantsiziozko esparru funtzional berri bat sortzen du kanpoaldearen eta baserriko barrundegiaren artean.

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)