Landa eremuan aisiaz gozatzeko hainbat aukera daude: jaiak, azokak, etab. hauek hemen aurkituko dituzu, klik batean.
Landaguneen arabera bilatu
Udalerrien arabera bilatu
Uribarrin kokatutako zalditegia da.
Meatzerrekako jaiak urtarrilaren 28an ospatzen dira, San Balerio egunean. Baina ospakizuna gertuen dagoen astebukaeran egiten da.
Areantzan San Bizente eguna ere ospatzen da, San Bizente egunean, urtarrilaren 22an.
San Antoneko jaiak urtarrilaren 17an ospatzen dira, San Anton egunean.
Besaide euskal mendizaleen elkargunea da, urtero iraileko hirugarren igandean elkartzen direlarik hildako mendizaleak gogoratzeko. Besaiden dago Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba…
Kurtzebarri da Aretxabaletako mendirik ezagunena. Iraileko bigarren igandean jaia ospatzen da.
Urbian San Ignazio eguna ospatzen da uztailaren 31an. Egun honetan jende asko Aizkorrira ere igotzen da.
Kanpazarren San Ignazio eguna ospatzen da uztailaren 31an.
Basalgoko jaiak, uztailaren 25ean ospatzen dira, Santiago egunean. Baina ospakizuna aurreko larunbatean hasten da.
Gellaoko Jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andra Mari egunean. Egun honetan meza egiten da eta ondoren luntxa egoten da.