Gaur egun ere ermitaren arkupeetan elkartzen dira zein lan egin behar den jakin eta eguna eta ordua zehazteko. Auzolanera familia bakoitzeko lagun bat joaten da normalean.
Eskola ere halaxe eraiki zuten orain dela 46 urte, biderik ez, eta mendian zehar harriak ekarri behar zituzten garaian.