Nabe bakarra eta abside zuzena dituen baseliza. Gangatxodun kanoi-gangak. Silarrizko ataburua duen ate batetik du sarrera eta ate hori, manposteriazko hormez itxirik dagoen, arkupe batez dago babesturik.
Gurutze batez erremataturiko harrizko kanpandengi txiki batean bi kanpai daude. Hilerria erantsita du.
Eliza horren gainean ezagutzen dugun aurreneko berria XVI. mendearen erdialdekoa dugu.
Dakigunez, XVII. mendearen azken hamarkadarako nahiko egoera larrian zegoen eliza hau, eta handik aurrera ia berreraiki egin zela esan daiteke. Diru baliapide haundirik ez zutenez obrak gehiegi luzatu ziren eta ia XVIII. gizaldi osoan iraun zuten.
1790 aldean ¦haize-bolada bortitz batek teilatua eta gangaren zati bat erauntsi zituen¦; kalteak konpondu zituenak Jose Abalos izena zuen.
Gutxi gora-behera garai hartan ere, XVIII. mendearen azken hernean, Moraza eskultoreak aldare nagusirako erretaula egin zuen Gasteizko tailerrean. Egilea bera artiu zen gero San Millan elizan, erretaulak behar zuen lekua prestatzen eta jartzen.
XIX. mendearen hasieran Juan Bautista Mendizabal eskultore eibartarrak hiru estatua egin zituen harako. San Millan, Arrosarioko Ama Birjina eta San Sebastianen hiru irudiak egiteko 1.500 erreal ordaindu zizkioten. Irudi horiek, egiten ari ziren hiru erretaula berrietan jartzekoak ziren. San Millani eskainitako erretaula Gasteizko Domingo Ugartek egin zuen eta haren alboetan jarritakoak, Arrosarioko Ama Birjinari eta San Sebastiani eskainiak, Arrasateko Pedro Urrusolo maisuak.