cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dendako Ekoizleak



banaketa_eu
nolaErosi_eu
aldaketak1 

San Lorenzo Eliza

Apotzaga-Etxeberrian Salluente edo San Lorenzo Baseliza dago. Gaur egungo eraikina XVII. mendekoa da, baina bere zimenduen arabera aurreko garai batean eraikitakoa dela dirudi nahiz eta nekez aurkitzen den garai honetako berririk. Antzina herriko parrokia izan zen.

Duela urte gutxi antzinako Ama birjinia baten irudia berreskuratu zen eta behar bezala zaharberrituta Artexabaletako parrokiara eraman zen.

Eliza harkaitz gainean dago eraikia, bere hormen oinarrian antzematen den bezala. Sarrera puntako arku polit baten dago, arku hau estilo tomanikokoa da gotikora igarotzen.

Eliza honi buruzko dauden dokumentuen arabera, garai batean eliza honi "San Juan Bautistan Basilika" deitzen zitzaion. Erretaulan erdiko tokian S. Juan Bautistan irudi bat dago, koloreaniztun irudia da eskumaldean dagoen San Blas irudian eta ezkerraldean dagoen San Lorenzo irudian bezala, hain zuzen ere.

Goialdean Ama birjiaren irudia dago, irudi hau Aretxabaletako parrokiara eramandako irudi originalaren kopia bat da. Eliza honen eraberritze lanak jatorrizko estilo originala errespetatuz egin dira, hau egurrezko teilatuan eta zoladurako lauza eta harri zabaletan ikusi daiteke, zoladurako lauza eta harri zabalak jatorriz antzinako hilobiak izan ahal ziren. Baina ez dago probarik, honen zergatia lurraldean jasandako lapurretak eta gerra garaiko harrapaketak izan daitezke hauek 1936. urterarte eman ziren.

Antzinan elizaren arduraz eta mantenimentuaz "Salluenteko padarra" arduratzen zen, elizaren ondoan bizi zena. Honek ez zuen nahitaez erlijio-orden batekoa izan behar.

Kanpaiak inskripzio bitxi bat dute: "Sancte Laurenti et sancte Blasie ora pro nobis" eta 1944koa da. Aspaldiko ohitura bat dago, bizilagunak elikagaiak bedeinkatzera joaten dira San Blas egunean.

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Saskia

Ez dago eskaerarik.

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)