Otaloratar jaun asko Fernando Katolikoaren, Karlos V Enperadorearen eta Felipe II-aren gortean hezi ziren. Antzinan Otaloratarrak maiatzaren 12an, Santo Domingo egunean, festa emateko ohitura izaten zuten. Gaur egun, efemeride hau ospatzen jarraitzen da, Otala-zelaian erromeria ospatzen delarik.
Bi eraikinez osaturiko multzoa: lehenak fatxada nagusi zabala eta lau isurkiko teilatua du; bigarrena, garaiera handiagoko dorre bat da. Harlangaitzezko hormak modilioitan amaituak, harrizko molduroi bati eusten diotela. Fatxada nagusiak Otaloratarren armarria ageri du. Armarri inperial arrabaduna, moldurak, buruak, errosetak eta abar. Teilatu hegal bikoitza, irudi geometrikoz dekoraturiko panelekin. Duela gutxi guztiz berriztatua.