cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dendako Ekoizleak



banaketa_eu
nolaErosi_eu
aldaketak1 

Aozaratzako San Joan Batailatzaileraren Eliza

Otalora familia Aozaratzako San Juanen zaindaritzapeko elizaren historiari estuki loturik egon zeni. Leinu honen irudia familiaren San Miguel kaperan azaltzen zaigu, hau nabe nagusian ezkerraldean kokatzen delarik. Kapera honetan azpimarratzekoak dira gangetako giltzarriak. Boletako apaingarria Errege Katolikoen ohiko estilokoa da.

Duela urte gutxi arte, kapera honetan igandero eta jai egunetan argizaiola bat piztuta mantendu da Otaloren hilobi aurrea, familia ospetsuak egindako akordio bat betez. Jatorrizko zoladura egoera ezin hobean mantentzen da eta aipatzekoa da deabruari irabazten dagoen S. Miguelen irudi ederra.

Aipatzekoak dira elizaren ezkerreko alboan kokatutako aztarnak, Otaloratarren kapera ondoan. Aztarna hauek erruki-kutxa bat da, bertan urte oparotsuetan jasotako aleak gordetzen ziren urte eskasetan beharra zuten familiei hornitzeko. Emari hau baldintza batekin egiten zen, egoera hobetzean hartutako ale kopurua bueltatu egin behar zen baina gainordainik gabe pasatako denboragatik, normalean urtebetera bueltatzen zen ale hau. ale-erreserba honen sorrera Otaloratarren administraziopean egin zen, XVI. mende bukaeran.

Eliza jatorriz ertaroko eraikuntza bat da arku-zorrotzeko sarrera-ateak dituena, duela gutxi aldatu eta eraberritu dena. Dorrea, Aretxabaletako parrokia eta Arrasateko udaletxea bezala, Martín de Carrera arkitektoan lana da (diseinua eta zuzendaritza). Eliza honen kupula polita ez da oharkabean pasatzen. Eliza inguruan babesten dira abaiz-etxea eta hilerria, XIX. mendekoak direnak.

Habearte bakarreko eliza da, bi alboetan kapera bana; oinplanoak gurutze latindarraren itxura du, eta estalkia mentsuletan oinarritutako gurutze-ganga. Epistola aldean kapera bat, eta bertan San Antonio abadearen XVI. mendeko irudi zizelkatua, beste ermita batetik ekarria. Otalora sendiaren kapera ebanjelio aldera dago. Gangen giltzarriak familia horretako armarriz eta pertsonaiez apainduta daude. Elizako sarrera harlanduzko arku zorrotzeko hutsartetik egiten da, eta hori babesten portikoa, egurrezko zutoinez eutsia. Eliza eta apaizaren etxea lotzen dituen galeria arkudunak ere irauten du. Elizaren oinetan dagoen dorrea Manuel Martin Carrerarena da. XVIII. mendean eraiki zen, eta bere trazak badirudi garai hartan oraindik zalantzan zebilen estilo neoklasikoa erakutsi nahi duela. Hiru atal ditu: beheko aldea erdi-puntuko arku batez eratua, portikorako sarrera egiten; erdialdea baorik gabe; eta goialdean, erdi-puntuko lau arku ertzetan zutabeekin, eta horietan kanpaiak.

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Saskia

Ez dago eskaerarik.

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)