1936ko urriaren 20an, erreketeak sartu ziren Osintxun eta zazpi lagun atxilotu zituzten. Horietako bost fusilatu zituzten: Tomas eta Ildefonso Iñarra anaiak, Jose Garaikoetxea, Ricardo Zangitu eta Rufino Akizu. Felipe Garmendia okina askatu egin zuten Textil Arretxeko ugazabaren bitartekaritzari esker eta Anbrosio Agirrek azken unean ihes egitea lortu zuen.