Arantzazuko Adiskideak Arantzazutik proiektu eta ekimen desberdinen bidez eskaintzen den eta frantziskotar sena duen proposamen soziala indartzeko, hobeto komunikatzeko eta gizartera era bateratuagoan hedatzeko sortu zen. Era honetan, “Arantzazuko Adiskideak” sare sozial bezala eratzen da; eta sare horretan, bere 800 kide pertsonalez gain, kide kolektibo bezala betaratzen ditu frantziskotar sena duten Arantzazuko erakunde batzuk, hala nola: Baketik, Tau Fundazioa, Arantzazu aldizkaria eta Arantzazuko Argitaletxe Frantziskotarra.