Habearte bakarreko eliza landatarra, abside zuzenekoa. Ebanjelio aldera antzinako sagrario bat dago, barruan margo batekin ezaugarri arkaikoz, baina hondatuta dago oso. Sarrerako ateko arkua pixka bat zorrotza da eta duela gutxi egindako portiko batek babesten du; azken horren estalkia ormigoizkoa da, eta frontoitzat erabiltzen dute. Dorrea 1873. urtean eraikia.