cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dendako Ekoizleak



banaketa_eu
nolaErosi_eu
aldaketak1 

Andra Maria Magdalenaren Eliza

Tamaina bikaineko landa-eliza da. Arkitektura estiloa ez da oso garbia; baliteke XVII.mendekoa izatea.

Leintz bailarako gainerako elizateekin gertatzen den bezala, eliza hau XVI. mendean Erdi Aroko eliza txikiago baten hondarren gainean egindako berreraikuntzaren ondorioa da. XVIII. mendean aldakuntza handiak jasan zituen eta garai hartakoak dira sarrerako portada eta erretaula nagusia.

Burualdeko horman, kanpoaldean, burdin forjatuzko bi zirgilo, 8 eta 10 zm-ko barne diametroa dutenak, eta 4,70 metroko altueran kokatuak ageri dira, eta Gipuzkoan ezagutzen den uztaidun pikota bakarra osatzen dute. Josetxo Zufiaurre Goyak aipatutako ezaugarriekin “Cruces, cruceros, picotas y santutxos de Gipuzkoa” izeneko liburu-katalogoan sartu eta argitalpen horren bidez Maringo pikotari buruzko herri elezahar baten berri ematen digu, auzoko zahar baten ahotik entzunda, eta haren arabera "[...] konte zaharrak, bertako jauntxoak, bere armada zeukan eta delituren bat egitea zuena hiltzea erabakiz gero, bi uztai horietatik zintzilikatu eta bizirik erretzen zen". Horregatik zeuden seguraski "hain gorri eta belztuta hormaren oinarriko harriak".

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Saskia

Ez dago eskaerarik.

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)