Kanposantu hau ez da oso antzinakoa baina interesgarria da sakabanatuta zeuden ondasun garrantzitsu batzuk batu eta antolatu dituelako. Egitura biribila du eta harresi batez inguratuta dago. Barneko aldea ere, kanpoko egiturari jarraituz, zirkuloan antolatuta dago oso txukun eta arreta handiz. Ezin hobeto elkartzen dira lorategia eta ondasun higikorrak. Hauen artean, interes historikoartistikoari dagokienez, harriz egindako Maringo mugagurutzea dago azpimarragarrienetakoa eta, horrekin batera, bateraharri erromanikoak eta San Migel Aingeruaren eskultura bat, hau ere erromanikoa. Hilobi esparruetan hilarri diskoidal modernoak ikus daitezke.