Aitzorrotzeko tontorrean gaztelu baten aztarnak lekutzen dira XII eta XIV. mende artean erabilia izan zen. Gaztelua lekutzeko hautatutako lekua hobezina dela egiazta daiteke, bertatik ibarraren gaineko ikuspegi bikaina baitago. Plaza gainean geroago Santa Krutz baseliza eraiki zen.