Ibilbide hau Bergarako iparraldean garatzen da eta “Vasco Navarro” eta “Vascongados” trenbideen bideak zeharkatzen dira.
Urtero Gorlako igoera egiten da. Hau ondorengo auzoetatik pasatzen da: Harane (Bergara), Galartza (Antzuola) eta Elosua (Bergara).
Inguruko ohitura, tipologia eta materiala errespetatuz egurrezko eta harrizko zutabez eraiki berri den baserria. Bergarako erdigunetik 1,5 Km-tara tontor batean kokatua inguru zelaitxu zoragarri batean, baratza ekologikoz inguratuta eta etxeko abereak egoten diren zelaiez.
Urria aldera, neguaren bezpera, metak egiteko garaia dugu. Duela ez denbora asko, urtaro hau heltzean landa eremuak metaz estalita agertzen ziren. Gaur egun, ordea, baserri pare bat baino ez dira gelditzen ohiko metak egiten dutenak, gehienetan plastikozko zamak egiten dira.
Eguzkilorea (kardu basatian carlina acaulis lorea) Euskal Herriko etxe eta baserrien ateetan apainketa bezala ipintzen da etxean tximistarik ez jausteko eta sorginak uxatzeko. Izan ere, uste baita sorginak ez dilera etxean sartuko harik eta lore honi hosto denak kendu edo hosto denak zenbatu arte, hau egiteko denbora asko behar dutela pentsatuz eta ordurako egunsentia izango denez sorginak beraien babeslekuetara bueltatu beharko direlarik. Beste kondaira batek dio, eguzkilorea atean ikustean hau eguzkia zela pentsatzen zutela eta egunsentia zelakoan beraien kobazuloetara bueltatzen zirela.
Beharbada Bergaran ospe handiena duena eta herrikoena San Martzialgo erromeria da. Ekainaren 30ean, santuaren egunean, ospatzen da erromeria jai eguna suertatzen denean eta bestela jaia pasatu eta ondorengo lehenengo igandean. Eguerdian ohizko aurreskua dantzatzen da. Ohizko da, bazkari eta guzti, herriko koadrilak eta familiak egun pasa bertara hurbiltzea.
Ibilaldi honek Osintxu eta Elosua lotzen ditu. Deskribapenean azaltzen den ibilbidea Osintxu hasi eta Osintxun bukatzen da. Beraz, Elosua hasi eta bukatzeko deskribapenean azaltzen den bidea beste noranzkoan egin beharko da.
Ibilaldi hau Deba arroa eta Urola arroaren artean dagoen mendizerratik luzatzen da. Bertan, interes arkeologiko duen eremu baten zatia ikus daiteke. Abiapuntura heltzeko Bergaran Elosuara doan errepidea hartuko dugu (GI-3750). Gorlako kantinara heltzean autoa bertan utzi eta ibilbidea hasiko dugu.
Industrializazio garaian jendeak aldegiten zuela ikusi, eta auzoa hustuko ote zen beldurrarekin, auzokide guztiak elkartu, eta komunikabideak eta ingurua hobetzeari ekin zioten. Auzo guztiak parte hartzen duen lan modalitate honi auzolana deritzo.
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost