Elizatik gertu aurkitzen da Koldobika Jauregi eskulturgilearen "Iragana azaleratzen" izeneko artelana, 1986. urtean eraikitakoa. Leku berezian kokatuta dago, izan ere, historia ugari eta erabaki trinkoak isilean gordetzen dituen tokian baitu kokalekua.
ABELTZAINTZA ETA NEKAZARITZA
Herriko abere azoka. Ardi, ahari eta bildots lehiaketa. Asto, zaldi, euskal txerri, oilo eta eskulangintza erakusketa. Gazta eta baserriko produktuen lehiaketa. Sagardo dastatzea.
Hileko lehen ostiraletan ospatzen den azoka da. Bertan nekazaritza tresnak eta landareak zaltzen dira.
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Baserriko produktuen, elikagaien, eskulanen eta abereen erakusketa. Txorimalo eta Gazta lehiaketa.
ABELTZAINTZA ETA NEKAZARITZA
Ganaduen, tokiko nekazaritzako produktuen, makinen eta baserriari eta eskulangintzari loturiko tresnen erakusketa eta salmenta.
Pilarko Andra Mariaren egunean, urriaren 12an, Mendiko Abere Azoka ospatzen da Elosuan. Gipuzkoa osoan ospe handikoa da, Gipuzkoa osoko abeltzainek hartzen dute parte.
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost