cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dendako Ekoizleak



banaketa_eu
nolaErosi_eu
aldaketak1 
 

Baserri Sarea Debagoiena eskualdeko baserritarren artean osatu dugun sare bat da, honen asmoa gure eskualdeko baserritarren nekazaritzako jarduerak berreskuratzea eta sendotzea delarik, horretarako, Interneteko baliabidea erabiltzen dugu gure produktuak saltzeko.

Gure helburua eskualdeko erakusleiho bat eskaintzea da, produktuak ersoteko online era zein toki fisikoak eta ekoizleari zuzenean erosteko aukera erratuz.

Proiektuari sostengu logistikoa JAKION enpresak eskaintzen dio, hau eskualdeko ekoizleek sortutakoa eta proiektu finko eta serio bat delarik. Honen helburua baserritarrei zuzendutako nekazaritza jardueren aniztasuna bultzatzea da, nekazariei zuzenduta egonik, antolaketa eta barne lankidetzarekin bitartez, beraien produktuak merkaturatzeko aukera eskaintzen zaielarik.

Gure kokapena ondorengoa da:

  • Udalerria: Bergara
  • Helbidea: Urteaga 21, 20570 Bergara (Gipuzkoa)
  • Telefono zenbakia: 943 76 25 47
  • Faxa: 943 76 02 94
  • Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko
 
 

Debagoieneko Landa Garapenerako Elkartearen (Deba Garaia) eta eskualdeko baserritarren arteko lana da, baserritarrak eta kontsumitzaileak hurbiltzeko helburua duena.

Sentsu honetan, online dendan erosi duzun produktua zure etxera baldintzarik onenetan iristeaz arduratuko gara. Zalantzarik izanez gero, azaltzeko eta laguntzeko prest izango gaituzu gure 943 76 25 47 telefono zenbakian edo honako helbide elektronikoan Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko , astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara.

 
 

Baserri Sarea Debagoiena eskualdeko baserritarren artean osatu dugun sare bat da, teknologia berrien laguntzaz, gure produktuak online saltzeko plataforma bat sortu dugularik.

Gainera, honen bitartez, gure eskualdeko baserritarren nekazaritzako jarduerak barreskuratu, sustatu eta sendotzea dugu helburu.

Baserri Sarea online dendan saltzen dugun produktua kalitatezkoa da, gure jakintzaren, kulturaren eta bizimoduaren emaitza, alegia. Zuen etxeetara baldintza ezinhobeetan iristen den produktua.

 
 

Online erosteak dituen abantailen artean bi nagusitzen dira: Baserri Sareako online dendak erosketa eguneko edozein ordutan gauzatzeko aukera eskaintzen dizu, eta gainera, erosketa zuzenean zure etxean jasoko duzu.

Honez gain, produktu bakoitza modurik egokienean garraitzen da zure etxera, baldintza ezinhobeetan iristeko eta jatorrizko zaporea mantentzeko. Horretarako, hotzeko zein giroko tenperaturako garraioa erabiliko dugu. Gainera, hau guztia guk, baserritarrok, adostutako bidezko salneurrian egingo da.

Arazo edo zalantzarik izanez gero, bezeroaren arretarako zerbitzua dugu, gurekin harremanetan jartzeko honakoen bitartez: posta elektronikoz Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko helbidean, gure Kontakturako Inprimakia betez edo telefonoz 943 76 25 47 zenbakian, astelehenetik ostiralera 08.00etatik 15:00etara.

 
 

produktuak

Gure produktuak modu naturalean eta artisau eran landutakoak dira, sasoikoak eta gure eskualdean bertan ekoiztutakoak. Horrela, gure lurraldeko ekonomia bultzatzeaz gain, gure paisaia eta ongizatea bermatzen eta babesten dira, geroz eta gehiago baitira elikadurak gure osasunean duen garrantziaz jabetu direnak.

Gure produktuek kalitatezko bereizgarri ezberdinak dituzte, horietako batzuek ziurtagiri prozesu garrantzitsuen babesarekin, Idiazabal Jatorrizko Deitura, Getariako Txakolina, Eusko Label edo Zigilu Ekologikoaren babespean.

 

Irazola Baserria Larrañan kokatzen da, Oñatin. Bertan, Mikel Uribeetxeberriak baserriko ogia egiten du.

uzaragako-eskola

Gaur egun geratzen den horrelako eskola gutxitariko bat da eta ondare materiala eta inmateriala da.

Benta-Oste Baserria Elosuan kokatzen da, Bergaran. Bertan, Mikelek eta Anek abelgorriaren haragia ekoizten dute.

Basalgoko jaiak, uztailaren 25ean ospatzen dira, Santiago egunean. Baina ospakizuna aurreko larunbatean hasten da.

Gellaoko Jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andra Mari egunean. Egun honetan meza egiten da eta ondoren luntxa egoten da.

karapaixo

Karapaixoa ogi berezi bat da Euskal Herriko toki konkretu batzutan egiten dena garizuma garaian. Ogi hau, aitabitxiak eta amabitxiak beraien semebitxiei oparitzen die ezkontzen diren egunerarte. Arruntenak forma triangeluarra dauka eta ertz bakoitzean arraultza bat eta erdian txorizoa izaten du.

Debagoienean Karapaixo izenaz ezagutzen da, Garipaua Elgetan eta Mokotza Durangoaldean. Badirudi bere jatorrian "garapaio" deitzen zela eta ohitura hau erromanizazioa baino lehenagokoa dela. Udaberriari ongi etorria emateko egiten zen eta arraultzak bizitza berria ikur ziren.

Kurtzetxiki (Gurutzetxiki) mendiaren parean Otxia mendia kokatzen da.

Bedoñatik Andra Mari Zuri Eliza-Etxera doan bidean, Bioso (Bidasoro) baserriaren parean ezkerrerako bidea hartu eta asfaltatutako bidea amaitzen denean, mendi-bideari jarraituta Kurtzetxikiko (Gurutzetxikiko) gailurrera iritsiko gara. Kurtzetxiki mendiak eskaintzen duen paisaia benetan zoragarria da, bertatik Arrasateko bailararen ikuspegi zabal bat ikusi daitekeelarik.

Kurtzetxikiko gailurrean elurtegi artifizial bat aurkituko dugu. Lurrean egindako hormazko putzu honek, zazpi metroko sakonera eta sei metroko diametroa ditu eta garai bateko biztanleek bertan elurra pilatzen zuten gero izotza lortzeko.

Azkenaldian egindako indusketetan, tontor honetako galeria batean giza hezurrak aurkitu dituzte. 1.936ko Gerra Zibileko hezurrak direla uste da, eta gaur egun, Arantzadi Zientzia Elkartea ari da aztertzen.

<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Bukaera >>
5 orrialdea 89-koa

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Saskia

Ez dago eskaerarik.

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)