cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dendako Ekoizleak



banaketa_eu
nolaErosi_eu
aldaketak1 

PR-GI 92 (Apotzaga-Etxeberria + Apotzaga + Gellao + Galartza + Izurieta)

Ibilbide honetan Aretxabaletako eta Eskoriatzako hainbat elizate zeharkatuko ditugu, baina ibilbidea Aretxabaletan hasi eta amaitzen da.

  • Denbora: 2 ordu eta 30 minutu
  • Distantzia: 9,81 km
  • Zailtasuna: Erdi mailakoa

DESKRIBAPENA:

  • Aretxabaleta. Aretxabaletan hartu Gi-3920 errepidea, Aramaioko norabidean; berehala, Izurieta elizateko errepidea, Gi-3132, ikusiko duzu.

  • Izurieta elizatea. Errepide hau jarraitu aldapan gora, Izurieta Aurrekoa baserriarekin topo egin arte, eskuin aldera Izurieta elizateko Izurieta Azpikoa, Olabena baserriak eta San Pedro parrokia daude. Hemen aurrera egin gorantz asfaltuzko bidetik eta Ametzaga Garai baserriaren albotik pasatu ondoren lurrezko pista hartu behar da. Pinudien artean, Galartza elizateko Naparrena baserrira ailegatu arte. Eskuin aldera begiratu, bertatik, Arrasateko Udalatx mendia, udala auzoa eta Arrasateko herria begiztatu daitezke.

  • Galartza elizatea. Hemen, berriz, Gi-3133 errepidea hartu eta hau jarraitu Alkurrena eta Etxezuri baserrien ondotik, Tauleruena Txiki baserriaren albora ailegatu arte. Hemen eskuin aldeko errepidea hartu eta jarraitu Gellao elizateko parrokia dotorea ikusi arte, berriz, Gi-3920 errepidera bueltatuko gara. Tartean elizate honetako hainbat baserrien ingurutik pasatuz. Bestalde, aurrera eginez gero Galartzako parrokiara eta Galartzako dorretxera hurbilduko gara.

  • Gellao elizatea. Eliza honetan jarraitu errepidea gorantz eta ezkerraldeko asfaltozko errepidea hartu. Laister Etxabe baserrira helduko gara, aurrera eginez poliki-poliki Eskoriatzako Apotzaga elizatera ailegatuko gara. Bidean Aramaioko Untzilla auzoko ikuspegi dotoreak ikusiz.

  • Apotzaga elizatea. Hemen San Miguel parrokiaren atzekaldetik pasatu ondoren bertako hilerri ezagunera joango gara. Handik abiatzen bait da Aretxabaletara bueltan eramango gaituen lurrezko bidea. Berehala, San Bernabe ermitarekin egingo dugu topo eta maldan behera Apotzaga-Etxeberri auzoko baserrietara eramaten duen errepidearekin elkartu arte. Hurbil San Blas edo Sailuente baseliza dago. Puntu honetan, errepidea jarraituko dugu aldapan behera eta Antxustei baserriaren albotik pasa ondoren Aretxabaletako kiroldegiraino helduko gara eta hemen bukatzen bait da ibilbidea.

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Saskia

Ez dago eskaerarik.

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)