cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dendako Ekoizleak



banaketa_eu
nolaErosi_eu
aldaketak1 

PR-GI 97 (Oro + Larrino + Aozaratza)

Oro auzoa, Larrino eta Aozaratza elizateak zeharkatzen dituen ibilaldi hau aukera paregabea da Urkulu Urtegiaren inguruak osatzen duen gune naturala ezagutzeko.

  • Denbora: 2 ordu eta 30 minutu
  • Distantzia: 7,84 km
  • Zailtasuna: Erdi mailakoa

 

 

DESKRIBAPENA:

 

  • Aretxabaletan Azbe lantegiaren ondotik abiatuko gara eta Arrasaterantz doan errepidea (Gi-627) hartuko dugu. Berehala, lehen bidegurutzean eskuin aldera gorantz doan errepidea hartuz, poliki poliki Oro auzora iritsiko gara.

     

  • Oro auzoa: Iturralde baserriaren albotik irteten den lurrezko pista hartu eta beste bidegurutze batetara helduko gara. Hemendik aurrera zuzen egingo dugu pinadi artean marrak jarraituz, aurrez-aurre asfaltoa ikusi arte, iadanik Larrino elizatean gaude.

     

  • Larrino elizatea: Bidegurutze honetan ezkerreko errepidea hartu eta Telleixe baserritik aurrera San Kristobal elizara helduko gara. Aurrerantza jarraituz, beste bidegurutze batetara helduko gara, eta eskuin aldera doan errepidea hartu ondoren, Intxusia baserriaren albotik aurrera jarraituko dugu. Ondorengo bidegurutzean beherantza jo eta Zuatzu baserriaren albotik Urkulu urtegia ikusiko dugu.

     

  • Urkulu Urtegia: Urtegia inguratzen duen errepidea jarraituko dugu, horretarako eskuin aldera jo eta Aozaratzako elizaren parean dagoen bidexka hartuz, Torrena baserrira heltzen gara.

     

  • Aozaratza elizatea: Toki honetan eskuin aldeko errepidea hartuko dugu. Berehala, Otalora dorretxea dago.

     

  • Otala-Zelai (Aozaratza): Errepidea jarraituz, bidegurutzean aurrera egingo dugu eta bertan, Otala-zelaiko hariztia dago. Otala-zelai baserriaren albotik irteten den breazko errepidea jarraitu eta ondorengo bidegurutzean lurrezko pista hartuko dugu. Azkenik, Agarre baserritik aurrera breazko bidea jarraituz Aretxabaletako herria zeharkatzen duen saihesbidearen gainetik, ibilbidearen hasierako puntura helduko gara.

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Saskia

Ez dago eskaerarik.

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)