Aixola Elgetako iparmendebaldean kokatzen da. Aixolara heltzeko pilotalekutik abiatuko gara beherantz egiten duen zementuzko pista hartuta. 200 bat metrora bidegurutze bat aurkituko dugu; gu, ordea, beherantz jarraitu eta berehala Lapurdi-Goikoa eta Lapurdi-Bekoa baserrien ingurura helduko gara (baserri hauek larragibelen daude).
Hemen, Intxortaren hegalean jaiotzen den errekasto zoragarri batekin topatuko gara. Noranzko berari segituz, ibaiaren ibilbideari alegia, bertako landareria oparoan pausatzen diren txorien txorrotxioak entzunez, Urbedeinkatu baserria aukituko dugu. Aurrean, errota izan zen eraikina ere badago. Gaur egun, ordea, bertan behera utzita dagoen baserri bat topatuko dugu. Aixolako urtegiaren ondoan gaude eta, ia presa guztiak bezala, inguratzeko aukera daukagu. Gutxi gorabehera 4.200 metro luze da eta edozein noranzkotan eman diezaiokegu buelta.
(*) Asterisko batekin markatuta dauden eremu guztiak bete beharrekoak dira.
Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, inprimaki honen bidez lortutako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugu. Fitxategi horren arduraduna DEBA GARAIA ELKARTEA da eta helburua zure bezero berri-eskakizunari alta ematea da eta horrez geroztik harreman komertziala hasi eta zure kontsultak eta iradokizunen ardura hartzea. Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko edota aurkarazteko eskubidea baliatu nahi izanez gero, honako helbide honetara jo idatzi baten bidez URTEAGA 21, 20570 BERGARA (GIPUZKOA).
Aurkakorik adierazten ez badiguzu, orduan ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta zure baimena dugula aipatutako helburuak lortzeko erabiltzeko.
Datuen bidalketak honako klausula onartzea dakar.
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost