Durangaldera, Aralar, Aitzgorri eta abarretara ikuspegi zoragarriak. 4 logela dauzka, bakoitza bere egongela txikiarekin, berogailua eta erosotasun guztiak. Donostiatik 60 kmtara eta Bilbo eta Gasteizetik 40era. Toki lasaia naturarekin harremanetan. Beste zerbitzu batzuk: masajeak, infragorri sauna, ur osasungarriaren sorgailua.
Elgetatik 3 kilometrotara kokatua dago, mendi betean, inguruan Eibar, Arrasate, Elorrio eta Bergara herriak dituelarik, bakoitzetik 10 bat kilometrotara. 6 logela bikoitz bainudun dauzka. Erabat berritua, ondoan zelai asko dauzka lasai ibiltzeko. 20 kilometrotara Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldeak dauzkagu.
Asentzioko jaiak, Pazkoa-egunetik berrogei egunetara ospatzen da Asentzioko zelaian. Jai hau Gaztetxeak berreskuratu zuen 1995ean. Ospakizunak hurrengo astebukaeran egiten dira.