Arantzazuko Santutegia Hotela, ingurune ekologiko paregabean eta Euskal Herriko bihotz geografikoan, ondare zaharra eta modernotasuna batzeaz bat, Kultura eta Espiritualtasuna eskaintzen dizun hotel bakarrenetarikoa duzu Gipuzkoan.
Arantzazuko Santutegian hasi eta amaituko dugu ibilbide honek Aizkorri-Aratz parke naturaleko paraje ikusgarrietatik eramango gaitu.
Ibilbide honek Arantzazuko Santutegia eta frantziskotarrena den Gomiztegi baserria, Artzain Eskolaren egoitza, elkartzen ditu. Ibildearen zati bat murriztasun funtzionala duten pertsonentzat egokitua dago.
Arantzazuko Adiskideak Arantzazutik proiektu eta ekimen desberdinen bidez eskaintzen den eta frantziskotar sena duen proposamen soziala indartzeko, hobeto komunikatzeko eta gizartera era bateratuagoan hedatzeko sortu zen. Era honetan, “Arantzazuko Adiskideak” sare sozial bezala eratzen da; eta sare horretan, bere 800 kide pertsonalez gain, kide kolektibo bezala betaratzen ditu frantziskotar sena duten Arantzazuko erakunde batzuk, hala nola: Baketik, Tau Fundazioa, Arantzazu aldizkaria eta Arantzazuko Argitaletxe Frantziskotarra.
Goierriko Zelaikoa baserrian, Aterbe landetxea dago. Finlandiar sauna eta turkiar bainua duen lehen landetxea da. Honetaz gain, masaia zerbitzua eta bezeroaren lasaitasunerako hainbat aretoz egokitua dago.
Gaztainuzketa inguruan konplexu turistiko bat dago pinuz eta pagadiz inguratutako leku lasai eta eder batean.