Lau isuriko teilatua, oinplano ia karratua, familia bakarrekoa. Deskarga errekaren arroaren gaineko muino batean. Beheko solairua, lehenengo solairua eta teilatupea du. Oinplanoak 22,00 x 21,00 metro ditu.
Balio arkitektonikoa dauka. Baserri honen lehen aipamena 1489. urtekoa da, eraiki zen unekoa hain zuzen ere.
Balio arkitektonikoa dauka. Baserri honen lehen aipamena 1391. urtekoa da, bertan Johan Sanches Iturrioz bizi zen urtekoa hin zuzen ere.
Tamaina bikaineko landa-eliza da. Arkitektura estiloa ez da oso garbia; baliteke XVII.mendekoa izatea.
Garrantzitsuak dira ere Lausagarreta eta Elutzeko karobiak, lehenengoa, Uzarragako bide zaharrari jarraituz, Lausagarreta baserriaren azpian aurkituko dugu; bigarrena, hau ere Uzarragako bide zaharrari jarraituz, Lausagarreta baserriaren gainean dago, Elutza baserria egon zen tokiaren inguruan hain zuzen ere.
Bertan Santa Luzia baseliza nagusitzen da. XIV-XV. mende bitartean eraiki zen. Santa Luzian irudia egurrezko koloroaniztun eskultura da, trazu erromanikoak dituena.
Uzarraga gainean, Galartzara doan bidean, gurutzebide bat aurkitzen dugu; bertatik, ezker aldera hartuz gero, Santikutzera (Santa Kruzera) heltzen gara.
Gellaoko Jasokundeko Andra Mariaren omenezko parrokia ordoki batean toki nagusian lekutzen da. Arku zorrotzeko sarrera du, Erdi Arokoa izan daitekeena eta estilo erromanikoa duena.
Axtrokiko harkaitzaren oinean 1972an arkeologi aurkikuntza garrantzistu bat egin zen. Bertan Axtrokiko urrezko ontziak aurkitu ziren, hauek Hallstatika garaiko europako erdialdeko pieza batzuekin paralelotasuna dutelarik.