ESTAZIO MEGALITIKOA: Kurutzeberri.
DESKRIBAPENA: 15 m-ko diametroa eta 1,2 m-ko gehienezko altuera dituen tumulu bat da, erdialdean 2,5 m-ko diametroa eta 0,5 m-ko sakonera dituen krater bat daukana. Ekialdeko arkuaren zati handiena mendi bide batek suntsitua dago. Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
HISTORIA: J. San Martinek aurkitu zuen 1953an.
Azpimarratzeko da Jaiokundearen Eliza, apaizetxea erantsita duena. Landa-tenplu xumea dugu, ertarokoa dela adierazten duten testigantzak dituena, arku zorrotzeko sarrerari dagokionez batik bat. Erromaniko beranduko arkupe txikiarekin eta kanpai-horma xumearekin.
Apotzaga-Etxeberrian Salluente edo San Lorenzo Baseliza dago. Gaur egungo eraikina XVII. mendekoa da, baina bere zimenduen arabera aurreko garai batean eraikitakoa dela dirudi nahiz eta nekez aurkitzen den garai honetako berririk. Antzina herriko parrokia izan zen.
Aozaratzara iristean Otalora (Otala) dorretxeak arreta deitzen du, dorretxe hau XIV-XVII medekoa da, sileria harriz eraikikoa eta antzinako boterearen aztarnak mantetzen dituena. Bere armarriak, itxura errenazentistako begiratokiak, kasetoidura bikainak ate eta leiho hegal bikainekin eta gezi-leiho antzinan izandako garrantziaren fede ematen dute.
Otalora familia Aozaratzako San Juanen zaindaritzapeko elizaren historiari estuki loturik egon zeni. Leinu honen irudia familiaren San Miguel kaperan azaltzen zaigu, hau nabe nagusian ezkerraldean kokatzen delarik. Kapera honetan azpimarratzekoak dira gangetako giltzarriak. Boletako apaingarria Errege Katolikoen ohiko estilokoa da.
Baserria hau jada, XVI.eko agirietan jasoa ageri da. 1800ean ikaragarri zaharberritu zuten; interesgarritasuna, jabegotzari lotutako burdinola hidraulikoa izan duen udalerriko oinetxeetako bat izatean datza. Bertan behera utzia izan ondoren, bertako instalakuntzak errota ibiltarazteko erabili ziren. Hau ere baliogabetu egin zen, aztarnak baserri ondoan gordeaz.
Larrino, Aozaratza eta Goroeta Urkulu urtegi inguruan kokatzen dira. Jatorriz eremu honek babesbaldintza egokiak eta lurgintzarako sail ugari bazituen ere, gaur egun guztiak urak hartuta, ezin bazterrera daitezke errealitate berriari loturik bizirik dirauten paisaia ikusgarriak.
Ia osotasunean XVI. mendekoa da. Data hori baino lehen eraikuntza apalagoa behar zuen izan bertan, portadari eutsi zaiolarik. Elementurik ikusgarriena, zalantzarik ez, kanpandorrea da, eliza baino beheragoko altueran lekutzeagatik eta duen apaltasunagatik.
Bere aurrealdeko inskripzioaren arabera 1753koa da. Gainera, erdi aroko sukalde bat du, tankera honetako bakarra Gipuzkoan.