1929ko maiatzaren 15ean jarri zen San Jose egiteko lehen harria. 1929. urtean inauguratu zen. Irudia brontzezkoa da, Parisen Raffl etxeak egina. Hiru metro ditu, 2.000 kilo eta harrizko oinarriak 10 metro.
Errota hau Uzarragako Auztxoeta izeneko lurraldean kokaturik zegoen, Burubiko barrenean. Eraikuntza XVII. Mendean koka daiteke.
Uzarragako baserri-errota honen lehen aipamena XVII. Mendekoa da, eta, ziur asko, bere eraikuntza mende berekoa izango da, 1600-1629 tartean.
Mutrikuko Juan Bautista Andonaegui-ren eskribautza dokumentuen artean, errota hau 1806. urtean alokailuan egon zela dion dokumentu bat aurkitu daiteke.
Akinibaiko errota eraberritutako errota da. Errota honek izenorde ugari izan ditu: Errota-Abaro, Laskurain-Cia, etab. Erreka-ondo deritzan etxean kokaturik dago. XIX. Mendean eraiki zuten eta Jose Laskurain Larrearena zen, Francisco Laskurainen aitarena.
Lakiriolan iturria dago eta eta ezkerraldetik hasten den pista bati jarraituz gero, 500 metrora, beste oroigarri bitxi bat dago. Inguruan Legazpiko elkarte bat dago.