Balio arkitektonikoa du. Sarrera-ataurre zabala du. Loramendi (Fray Joaquín de Bedoña, Juan Arana Ezpeleta) poeta-gizonaren sortetxea izan zen. Loramendi euskaraz idazten zuen poeta lirikoa izan zen. Loramendi izengoitiarekin lan poetiko asko idatzi zituen. Bere hilketaren urtean Euskaltzaleen lehenengo poesiako saria lortu zuelarik. Bere lehenengo mesa ospatzeko bezperan hil zen.
Euskal eraikuntza herrikoiaren eredu den, arkitektura deigarrizko landa baserria dugu. Aurrera egiteko borrokan, bere nortasunari eutsiz betiere, artzaintzari eta gaztagintzari estu loturiko hiru belaunaldiren historia eta tradizioen adierazlea da.
Gaur egun inor bizi ez den baserri historikoa. Dirudienez inguruko udaletxea izan zen eta bilkura aretoa, liburuen artxiboa, zin egiteko aldarea... zituen. Areto nagusiak udaletxearen itxura du gaur egun ere. Bertako liburuak eta agiriak, baserriaren aurrean, su eman eta erre egin zituzten Bigarren Gerra Karlistan.
Deigarria da, XIII. Mendeko, ospe handiko Zabaleko Ama Birjin Beltzaren kokagunea, izan ere, aspaldiko mendeetatik ezagutu izan da imajina gotiko hori baserri honetan. Gipuzkoan katalogatuta dauden zazpi Ama Birjin beltzetako bost, elizetan kokatuak daude eta, aldi berean, beste biak, Bedoña eta Urretxuko baserrietan. Ikerketak azaldu beharko digu, nondik eta nolatan etorri zen Ama Birjin beltz hori Zabale baserrira.
Zaloña Goikoa oinetxea da elizate honetako beste eraikuntza gailenenetako bat. 1665eko data idatzirik duen armarria gorde du, Handiki titulua eman zitzaioneko datatzat har daitekeena. Baserri honen sarrerako erdiko bobedan oroitzapenezko gurutze bat ikusi daiteke, hau Laurentis Zaloñakoak Godofredo Bouillonekoaren lehenengo gurutzadan parte hartu zuen seinale da, Antioquiako erasoan eta Jerusalemeko garaipenean, 1095. urtean.