Kanpazar gainetik pare bat kilometrotara dago, Gorontsarri izeneko baserri eta megalito garaiko hilobiaren ondoan. Laukizuzen erakoa, bi isuritako teilatua eta harrizko horma zurituak. Orain dela gutxi berritu zen, Kanpazarko zelaiak (Bergara eta Arrasateko muga) atseden-tokitarako bezala egokitzen ibili zirenean.
Kanpazarrerako bidean, gune nagusitik mendebaldera, Zabaleta baserriak daude, hauen ondoan Lamarain baserria eta hortxe ermita hau. Alde ezberdinduna, hiru isuritako teilatua, harrizko kanpandorrea eta gainean gurutzea, eta kanpaia zintzilikatzeko arku bat.
Multzo honetako etxerik gorena Altzuaran oinetxea da. 1816an berritu zen, sarrerako ateburuak dioenaren arabera.
Multzo honek zenbait baserri biltzen ditu San Bizente baselizaren inguruan. Angiozarretik bi kilometrora dago, mendebaldean. Biztanlegune hau 1050. urteko agiri baten Parteniti izenarekin azaltzen da San Miguel Aitzetarekin batera.
Elizamendiko baseliza eta hirigunearen artean lrigoiengo baserri multzoa dugu. lrigoien Zabala oinetxea, sarrera-arkuaren gaineko idazki batek dioenaren arabera, 1784ean Andres Domingo Zabalak eraiki zuen.
Angiozarreko kaletik Elgetaruntz garamatzan bidearen ondoan dago ermita hau. Bularreko umedun Amabirjina gurtzen da bertan, eta haurdunaldiaz edo umeen hizketarako arazoez arduratuta zeuden ama asko hurbiltzen ziren.