1890eko erregistroan azaltzen da; eta 1927an irina egiten hasi zela ere agertzen da. 1935ean, Martin Altuna, azken errotaria hil ondoren, gelditu egin zen.
1890eko erregistroan agertzen da. Etxe honek bi bizitza zituen, bata baserria eta bestea errota izandakoa. Telesforo Monzoni (aitari) saldu omen zitzaion etxe osoa 1920an, eta 1926an utzi zien lanei.
Laukizuzen erakoa, eta lau isuritako teilatua. Etxaurrean, erdi-puntuko bi arku, eta arkupean atarirako sarrera. Arkuen gainean gurutzea ikusi daiteke.
Laukizuzen erako oinarria eta bi isuritako teilatuarekin. Armarridun etxea da. Sarrerako bi arkuak igarota ataria eta hura pasatuta etxebizitzarako atea. Arkuen gainaldean armarria. Ezkerraldean egurrezko estalpea eta eskuinaldean ogi-labea dago.